2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, 19. ordenantzan, zeinak prezio publikoak arautzen baititu musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Berriz ere jendaurrean jartzea
2025eko azaroaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen 19. ordenantzaren aldaketa. Ordenantza fiskal horrek prezio publikoak arautzen ditu musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Baina, akats baten ondorioz, iragarki horretan beste ordenantza bat aipatu zen (horrek prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikuletarako), eta ez benetan aldatzen zen aipatu ordenantza, hau da, prezio publikoak arautzen dituena musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Hori dela eta, berriz ere iragartzen da 19. ordenantza fiskalaren aldaketa, zeinak prezio publikoak arautzen baititu musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Iragarkiaren edukia zuzena zen, materialki musika eskolako ikastaroen tarifak aldatzen zirelako, baina, nahasmena eragiten zuen, iragarkiaren izenburuaren arabera ondorioztatzen baitzen Udalak antolatzen dituen ikastaro eta jarduerei buruzko ordenantza aldatzen zela (14. ordenantza).
Antsoaingo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen musika eskolako ikastaroen tarifen aldaketa.
Horiek horrela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea 19. ordenantzaren aldaketa. Ordenantza horrek prezio publikoak arautzen ditu musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, ulertuko da ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Orduan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Antsoainen, 2026ko urtarrilaren 14an.–Kontu-hartzailea, José María Gainza Ordoqui.
PLANTEATUTAKO ALDAKETA
Musika eskolako prezio publikoak eguneratzea, Nafarroako 2025eko iraileko KPIaren urteko aldakuntzaren arabera (hau da, %2,8).
2026/2027 IKASTURTETIK AURRERA APLIKATUKO DIREN TARIFEN TAULA |
I. MAILA | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Musika Hastapenak (Musika eta Mugimendua) | 118,93 euro/ordainketa | 197,99 euro/ordainketa |
II. MAILA | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Musika Eskola | 239,83 euro/ordainketa | 383,16 euro/ordainketa |
Kontserbatoriorako Prestakuntza | 265,09 euro/ordainketa | 423,52 euro/ordainketa |
Bigarren Instrumentua | 127,92 euro/ordainketa | 204,33 euro/ordainketa |
III. MAILA | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
1. aukera |
Instrumentua + Konboa + Instrumentu-taldea | 239,83 euro/ordainketa | 383,16 euro/ordainketa |
2. aukera |
Instrumentua + Konboa | 213,21 euro/ordainketa | 316,67 euro/ordainketa |
3. aukera |
Instrumentua + Instrumentu-taldea | 195,44 euro/ordainketa | 289,96 euro/ordainketa |
Bigarren Instrumentua | 127,92 euro/ordainketa | 204,33 euro/ordainketa |
HELDUAK | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Gitarra-taldea (a) | 91,70 euro/ordainketa | 136,94 euro/ordainketa |
Instrumentua (b1) | 170,57 euro/ordainketa | 253,36 euro/ordainketa |
Instrumentu-taldea (b2) | 48,38 euro/ordainketa | 71,85 euro/ordainketa |
Konboa (b3) | 90,62 euro/ordainketa | 134,58 euro/ordainketa |
Instrumentua + Instrumentu-taldea (b4) | 195,44 euro/ordainketa | 289,96 euro/ordainketa |
Instrumentua + Konboa (b5) | 213,21 euro/ordainketa | 316,67 euro/ordainketa |
Instrumentua + Instrumentu-taldea + Konboa (b6) | 239,83 euro/ordainketa | 383,16 euro/ordainketa |
Bigarren Instrumentua | 127,92 euro/ordainketa | 204,33 euro/ordainketa |
TALDEAK BAKARRIK | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Abesbatza/Eskolania | 48,38 euro/ordainketa | 71,85 euro/ordainketa |
Banda / Big Banda | 48,38 euro/ordainketa | 71,85 euro/ordainketa |
Iragarkiaren kodea: L2600518