26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKARKO KONTZEJUA

Eskaera, laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako, herritarrentzako lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioaren bidez

Lakarko Kontzejuko Batzarraren 2026ko urtarrilaren 7ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen laborantzako herri-lurzatiak adjudikatzeko, zortzi urteko eperako, herritarrentzako lehentasunezko adjudikazioaren eta zuzeneko adjudikazioaren prozeduren bitartez (9. poligonoko 22. lurzatia: A eta D esparruak; eta 9. poligonoko 24. lurzatia: A eta E esparruak).

Horrenbestez, iragartzen da hamabost egun balioduneko epea irekitzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituzten herritar interesdunek eskabidea aurkez dezaten, aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzeko bi modalitateetako edozeinetan, bat etorriz Lakarko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako baldintzekin eta onetsitako baldintza-agirian ezarritakoekin.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Lakarko Kontzejuan (Deierri), bai eta eskabide-eredua, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta definitutako lotearen ezaugarriak, azalera, kokalekua eta prezioa ere.

Honen bidez argitaratzen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horrek onetsi zuen Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Lakarren, 2026ko urtarrilaren 14an.–Kontzejuko burua, Juan Miguel Bugallo Eguaras.

Iragarkiaren kodea: L2600470