2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza. Deialdiko plazak bete gabe utzi direla deklaratzea
Antsoaingo Udaleko alkateak, 2026ko urtarrilaren 14an, 49/2026 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testua:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko azaroaren 21ean hartu erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete zitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, Antsoaingo Udalaren zerbitzura aritzeko.
Deialdia 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta eta inor ez denez aurkeztu lekualdatze-lehiaketara, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Deklaratzea deialdiko plazak bete gabe utzi direla, ez delako izangairik aurkeztu parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean; zehazki, honako honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, Antsoaingo Udalaren zerbitzura aritzeko.
Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.
Antsoainen, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2600522