26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Oposizio-lehiaketa, kontu-hartzaile bat (euskara hizkuntza-eskakizunarekin) aldi baterako kontratatzeko eta izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Alkatearen 2026eko urtarrilaren 22ko 12/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko baten oinarriak onetsi dira, Leitzako Udalerako kontu-hartzaile bat aldi baterako eta administrazio araubidean kontratatzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Halaber, izangaien zerrenda bat eratu nahi da, etorkizunean sor daitezkeen premiei erantzuteko. Zerrenda horretan sartuko dira hautaprobak gainditu dituzten izangaiak, bai eta oposizioaldiko probetako bat gainditu dutenak ere.

Deialdiaren testu osoa eta oinarriak egoitza elektronikoan (https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus/iragarki taula) eta Udalaren web-orrian (https://leitza.eus/) daude eskuragarri.

Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu behar dira, erregistro elektronikoaren bidez (https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus). Aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leitzan, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2601260