226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
17/2026 FORU LEGEA, azaroaren 5ekoa, 2026ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuaren zenbait departamenturi 346.333,00 euroko kreditu-gehikuntza bat eta 5.271.250,00 euroko kreditu berezi bat ematekoa.
1.1.3. Foru Aginduak
53/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Agindua aldatzen duena; foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
97E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen dituena eta aurretik egindako izendapen batzuk errebokatzen dituena.
2242E/2026 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera aldatzen duena.
3391/2026 EBAZPENA, urriaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko garraioen kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
3392/2026 EBAZPENA, urriaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
3637/2026 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta izangai batzuen kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, administrarien lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hematologiako eta Hemoterapiako fakultatibo espezialisten 4 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, basozainen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 3187/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokionez, plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia egin zen, eta betebeharrak frogatzeko epea ireki.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 2938/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen berrogeita hamabi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokionez, plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia egin zen, eta betebeharrak frogatzeko epea ireki.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 20an emandako 13/2026 Ebazpenaren aurka (gero otsailaren 19ko 85/2026 Ebazpenaren bidez zuzendu zen), zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, alde batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautapen proben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Errekurtsoa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 28ko 230/2026 Ebazpenaren aurka ere jarri da, horren bidez aldatzen baita urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpena.
DEIALDIA, xede duena hautaproben bidez aldi baterako administrazio-kontratazioko zerrenda bat osatzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari posturako.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
244E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez lehentasunez birgaitu beharreko area deklaratzen baitira Odietako Anotzibar, Gaskue, Gelbentzu, Latasa, Ostitz, Erripa, Ziaurritz eta Gendulaingo eremuak.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
7E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2027ko BERDINNA sariaren deialdia egin, eta hura emateko oinarriak ezartzen baitira.
3E/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez gastu bat baimentzen baita Europako deialdi honetan hautatutako Nafarroako entitateen proiektuak diruz laguntzeko: EP PerMed Joint Transnational Call 2026 "Personalised Medicine for CARdiovascular, MEtabolic, and kidNey diseases" (EP PerMed JTC2026-CARMEN). DDBN kodea: 908541.
1.7. BESTELAKOAK
409E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak departamentu honen eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba deialdia dela-eta.
331E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena, 2026ko urriaren 28an, azaroaren 4an eta azaroaren 25ean 08:00etatik 12:00etara greba partzialak egiteko iragarritako deialdia dela eta.
152/2026 EBAZPENA, urriaren 26koa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, hasiera ematen diona Nafarroako Foru Komunitatea M.ª Isidra Martínez Ibáñez andrearen abintestato jaraunsle (GP 2023160) deklaratzeko prozedurari.
138/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 22koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Langileriaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi zen hezkuntza-itunak aldatzea, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.
1383/2026 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita irailaren 11ko 1123/2026 Ebazpenaren eranskinean atzeman den akatsa. Ebazpen horren bidez, 2027. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) zerbitzuak emanen dituzten pertsona gaituen zerrenda onetsi zen.
1255E/2026 EBAZPENA, urriaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Tafallako udal mugartean hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat hartzen duen instalazioan aldaketa funtsezko bat egitea, 3. ontziaren proiektuaren 2. fasea gauzatu ahal izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tafalla Iron Foundry sozietate kooperatiboa da.
RE114/2026 EBAZPENA, urriaren 23koa, Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren eskuordetzaz, zeinaren bidez nekazaritzako ustiategien titularrak edo/eta bazkideak katalogatzen baitira ogibide nagusiz nekazari gisa, nekazari profesional gisa eta nekazaritzako profesional gisa, eta nekazaritzako ustiategiak lehentasunezko gisa.
ENKANTEA, Milagroko ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Vianako ondasun higiezin batzuena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Akats zuzenketa, honako honetan: oposizio-lehiaketa, bete dadin berdintasunerako agentearen plaza bat, eta egin dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen gerokultore-zaintzaileen 9 plaza, lan-kontratu finkoaren bidez aritzeko, San Francisco de Asís Udal Patronatuan. Kontratatzeko proposamena
MARTZILLA
Oposizioa, bete dadin erdi-mailako teknikariaren plaza bat (Ekonomia Alorra)
ZIZUR NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin euskara teknikariaren plaza bat. Kalifikazio-epaimahaiaren aldaketa
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Izangaien zerrenda bat eratzea, mantentze-lanetako langileak aldi baterako kontratatzeko
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, plaza batzuk betetzeko lan-kontratudun finkoen araubidean, eta kontratazio-zerrendak osatzeko Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zahar-egoitzan Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Aldaketa, Eraikinak eta etxeak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Aldaketa xehatua, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko
ALLO
Hirigintza-plangintzako hitzarmena UE-R12 unitatean. Behin betiko onespena
BARAÑAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-kafetegia
BAZTAN
55. poligonoko 12. lurzatirako hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea
Aldaketa Udal Planean, Lekarozen "enpresa campus" bat ezartzeko. Jendaurrean jartzea
BERBINTZANA
Tipologiari buruzko xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 722. eta 723. lurzatietan (Los Auroros kalea 14). Hasierako onespena
BIURRUN-OLKOTZ
Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
CASCANTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Oliba-garbiketako ura lurruntzeko andelak
CORELLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatua
ENERITZ
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
ESLABA
Ordenantza, arautzen duena oinarrizko kategoriako autokarabanetarako eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea. Hasierako onespena
LIZARRA
26-01197 gora jotzeko errekurtsoa, bide publikoa okupatzeko baimen bati buruz, terraza paratzeko ostalaritzako establezimendu batean
ETXALAR
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
EZKABARTE
Aldaketa, 2. poligonoko 38., 39. eta 119. lurzatietan. Hasierako onespena
FUNES
Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean
Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean
UHARTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hortz-klinika
IMOTZ
Aldaketa, Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 8. artikuluan. Behin betiko onespena
LESAKA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 54. lurzatian. Hasierako onespena
METAUTEN
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
MURCHANTE
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
NAZAR
Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
OLAZTI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ile-apainketa eta tatuajeak
ERRIBERRI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegi eremua supermerkatu baten barnean
GARES
Aldaketa puntuala Barne eraberritze eta babeserako plan berezian (106. lurzatia, 105. etxe-uhartea). Hasierako onespena
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Izoztutako produktuen logistikarako izozkailu-biltegia
DEIERRI
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
ZIZUR NAGUSIA
Kirol klub eta atalei dirulaguntzak emateko deialdia, kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko 2026ko abendutik 2027ko azarora bitarte. Laburpena
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, jaien datei buruzko herri bozketaren oinarri zuzentzaileak onetsi zituen
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Araudia, hornidurako eta saneamenduko sareetara konektatzeko ezaugarri teknikoei buruzkoa. Hasierako onespena
Araudi administratibo eta teknikoa, suteetarako ur-hargune eta hidranteei buruzkoa. Hasierako onespena
5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa