226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1383/2026 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita irailaren 11ko 1123/2026 Ebazpenaren eranskinean atzeman den akatsa. Ebazpen horren bidez, 2027. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) zerbitzuak emanen dituzten pertsona gaituen zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 11ko 1123/2026 Ebazpenaren bidez, 2027. urtean Nafarroako Haurren Hortzak Zaintzeko Programako zerbitzuak emanen zituzten mediku estomatologoen, odontologoen eta elkarteen zerrenda onetsi zen.

Zerrenda horretan akats bat dagoela ikusi da, ez baita sartu jarraian adierazten den entitatea, nahiz eta entitate horrek epe barnean bidali duen eskabidea eta nahiz eta betetzen dituen baldintzak aho-hortzak zaintzeko zerbitzua emateko gaikuntza eskuratzeko 2027rako, PADIren esparruan.

IZENA

DENTISTAK

KLINIKA

DENTAL ROSARIO SLP

CLERION PUGLIESE, ADRIANA

STREET, GUSTAVO

LA PAZ ETORBIDEA (ATZEALDEA) 2, 1. ESK.

(31350 AZKOIEN)

Ondorio horietarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

PADIren koordinatzaileak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak proposatu dute aipatutako eranskina zuzentzea. Haren bidez, 2027. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) zerbitzuak emanen dituzten pertsona gaituen zerrenda onetsi zen.

Horiek horrela, eta erabiliz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan aitortuta ditudan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea organo honen irailaren 11ko 1123/2026 Ebazpenaren eranskina. Ebazpen horren bidez, 2027. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) zerbitzuak emanen dituzten pertsona gaituen zerrenda onetsi zen. Hala, honako entitate hau sartuko da 2027. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren esparruan aho-hortzak zaintzeko zerbitzua emateko gaikuntza duten profesionalen artean:

IZENA

DENTISTAK

KLINIKA

DENTAL ROSARIO SLP

CLERION PUGLIESE, ADRIANA

STREET, GUSTAVO

LA PAZ ETORBIDEA (ATZEALDEA) 2, 1. ESK.

(31350 AZKOIEN)

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Kudeatzailetzara, Aho-hortzetako Osasunaren Atalera, Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren koordinatzaileari eta Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2614096