226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

55. poligonoko 12. lurzatirako hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea

Alkatetzak 2026ko urriaren 23an emandako 548. Ebazpenaren bidez onetsi da Baztango Udalaren eta sustatzaileen arteko hirigintza-hitzarmena, 55. poligonoko 12. lurzatirako, eta haren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2026ko urriaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2613918