2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Aldaketa, Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 8. artikuluan. Behin betiko onespena
Imozko Udalak, 2026ko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat Imozko Udal Planaren Eraikingintza Ordenantza Orokorrean, beheko solairuetan etxebizitzak eraiki ahal izateko.
Hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, eta jendaurrean egon zen hilabetez, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Imotzen, 2026ko urriaren 6an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
ERAIKINGINTZA ORDENANTZA OROKORRA
8. artikuluaren aldaketa:
1.–Aldaketaren sustatzailea.
Imozko Udalak sustatu du Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzeko ekimen hau. Imozko Udalak hemen du egoitza: Beheitikoa kalea 37, Etxaleku (Nafarroa).
Aldaketa hau idatzi du Iruñerriko Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko Hirigintza arloko Aholkularitza Zerbitzuak.
2.–Xedea.
Agiri honen xedea da Imozko Udal Planaren Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 8. artikuluko 5. apartatua aldatzea, beheko solairuetan etxebizitzak eraiki ahal izateko. Apartatu horrek 3. ordenantza partikularreko aplikazio-eremuko eraikinetako garaierak ditu hizpide.
Zehazki, hau da proposatzen dena: gutxieneko solairu kopurua kentzea, eraikina berritu edo eraikin berria eginez gero, eta ondoriozko eraikinak izan behar duen gutxieneko osoko garaiera aldatzea.
3.–Aldaketaren esparrua.
Aldatu nahi den ordenantza partikularra hiri-lurzoruan zein lurzoru urbanizaezinean aplikatzekoa denez, aldaketak Imozko udal-mugarte osoari eragiten dio.
4.–Izapidezea.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 49. artikuluaren arabera (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa), araudian egin nahi den aldaketa honek antolamendu xehatuko determinazioei eragiten die, eta, bereziki, honako hauei: onargarriak diren obra moten arauketari eta eraikinek bete behar dituzten baldintzei, bai eta haien morfologiari eta tipologiari ere.
Horrenbestez, eta bat etorriz ezarrita dagoenarekin arestian aipatutako 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluan, antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa eginen da legegintzako foru-dekretu horren 72. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.
Aldaketa honetan ez da planteatzen urbanizazio berriko jarduketarik. Hortaz, ez da beharrezkoa parte-hartze prozesu bat egitea tresna hasiera batez onetsi aurretik herritarrei kontsulta egiteko (7. artikuluan arautua dago). Herritarren parte-hartzea eta, orobat, partikularren eta haien interesen alde eratutako entitateen informazio eta ekimenerako eskubideak bermatuta daude aldaketa jendaurrean jarriz.
–Imozko Udalak hasiera batez onestea.
–Jendaurrean edukitzea hilabetez, argitaratu ondoren.
–Imozko Udalak behin betiko onestea, dagozkion aldaketak sartuta.
Onespen-erabakia eta dagokion araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta ale bat igorriko zaio lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentuari, behin betiko onetsi eta hurrengo hamar egunen barnean (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua).
5.–Indarra duen araudia.
Imozko Udal Plana behin beti onetsi zen 244/1995 Foru Aginduaren bidez (1996ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa) eta hari lotutako araudia argitaratu zen 2015eko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean eta 2016ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7an. Hortik aitzina, zenbait aldaketa egin izan zaizkio, Udalak zein partikularrek sustatuta.
Hona hemen zer dagoen xedatuta Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 8. artikuluko 5. apartatuan:
8. artikulua. 3. ordenantza partikularra. OP3. G3-G3' eraikuntza taldeak.
(...)
5. apart.–Garaierak.
1.–Irizpideak.
–Eraikinaren garaiera da eraikina ukitzen duen lurraren sestratik pisuetako azken solairu arrunteko sabaiko forjatuaren azpialderaino dagoen distantzia bertikala (A), fatxadaren erdiko puntuan neurtuta. Teilatuperako, fatxadak eta teilatu-hegalak bat egiten duten puntua hartuko da kontuan (B).

–Solairuetako gutxieneko eta gehieneko garaierak neurtuko dira zoladuratik sabai amaitura.
–Teilatupeetan, sabaitzat hartuko da estalkiaren eta hormaren barneko elkargunetik igarotzen den planoa.
–Eraikinen garaiera kalera ematen duten fatxadetan zehaztuko da.
–Sotoak edo erdisotoak baimenduta daude, eraikitako azalera eraikigarritzat hartu gabe, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
- Jarduketak erabateko bermea izan behar du eraikingintzaren aldetik, eta ez die arriskurik eragin behar eraikin mugakideei. Orobat, osasungarritasunari eta aireztapenari buruzko baldintzak bete behar ditu, hezetasunik batere gabe eta abar.
- Gutxieneko garaiera libreak = 2,20 m. Gehieneko garaierak = 2,60 m.
- Lurraren sestratik erdisotoaren sabairainokon garaiera, gehienez = 0,8 m, sarbide nagusiko fatxadan neurtua (espazio publikora ematen duen fatxada).
- Gainerako solairuek finkaturiko baldintzak bete behar dituzte.
- Gehieneko okupazioa beheko solairurako ezarritakoa izanen da.
- Debeku da bizitegitarako erabiltzea.
2.–Baimendutako garaierak.
2.1. (N) - PB +P1+PE < 8,0 m.
a) Eraikinaren gehieneko garaiera > 8,0 m bada:
Halakoetan, birgaitzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera partzialak eta osoak atxikitzeko baimena emanen da, eta haiek gehienekoak izanen dira, ez baitira garaiago egiten ahalko.
Berritzea eginez gero, b) apartatuaren arabera arautuko da.
b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 8,0 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:
–Halakoetan, eraikina birgaitu, berritu edo berritik eraikiz gero, honako hau ezarri da:
- Gehieneko solairu kopurua = PB+P1+PE.
- Gutxieneko solairu kopurua = PB+PE.
–Beheko solairuetako okupazioak baimenduta daude, estalkiari jarraipena emanez, baina horretarako eraikinek gutxieneko garaiera (PB+PE) eduki behar dute.
–Teilatupea aprobetxatzeko baimena emanen da, baldin eta apartatu honetako baldintzak betetzen badira.
- Eraikinaren gutxieneko eta gehieneko garaierak, guztira = 5,0 m eta 8,0 m.
- PBko (beheko solairua) gutxieneko eta gehieneko garaierak = 2,6 m eta 3,2 m.
- P1eko (lehenengo solairua) gutxieneko eta gehieneko garaierak = 2,5 m eta 2,9 m.
- Gehieneko garaiera 0 kotatik PBko sabaira = 3,2 m.
- Erdisotoa duten eraikinen kasuan = 4,0 m.
- Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko maldak = %30 eta %50.
- Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 10 m.
(0 kota = eraikina ukitzen duen lurraren sestra).
2.2. (B) - PB < 3,5 m.
–Gehieneko solairu kopurua = PB.
–Ez da baimenduko teilatupearen aprobetxamendua.
–Eraikinaren gutxieneko eta gehieneko garaierak, guztira = 2,8 m eta 3,5 m.
–Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko maldak = %30 eta %50.
–Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 5,0 m.
(0 kota = eraikina ukitzen duen lurraren sestra).
(...)
6.–Aldaketaren justifikazioa.
Jarraian, azaltzen da zer arrazoi objektibo, tekniko eta hirigintzakoak dauden araudia aldatzeko.
Imozko Udalak nahi du lehenbailehen sartzea indarrean izapidetzen ari diren Udal Plan Orokorreko determinazioak, zeinak bizitegitarako eraikinen solairu kopuruei buruzkoak baitira.
Udal Plan Orokorra izapidetzeko prozesuaren barnean, gai horri buruzko gogoeta egin da, eta zenbait alderdi hartu dira kontuan, hala nola ibarreko arkitektura tradizionala eta haren inbarianteak, irisgarritasuna, familia-eredu berriak, bideragarritasun ekonomikoa eta abar. Ondorioz, izapidetzen ari den Udal Plan Orokorrean ez da ezarri gutxieneko solairu kopururik, eta baimenduta egonen da solairu bakarreko etxebizitzak eraikitzea.
Proposamen hori jendaurrean jarri da eta Udalak onetsia du jada, Udal Plan Orokorreko bestelako edukiekin batera. Hala, ibarrean etxebizitzak sustatu nahi dituzten zenbait ekimenen arduradunak zain daude, Udal Plan Orokorra behin betiko noiz onetsiko, solairu bakarreko etxebizitzak eraiki ahal izateko. Kontua da, baina, Udal Plan Orokorreko izapideek luze jotzen dutela, eta, bestalde, aurreikusita dagoela laster onestea behin-behinekoz Udalaren Hirigintza Plana. Horrek esan nahi du, litekeena dela hainbat urtez itxaron behar izatea obren lizentzia eskuratu arte.
Egun, landa-eremuko herriak biztanleak galtzen ari diren honetan, funtsezkoa da toki-erakundeek ekintzak sustatzea, beren eskumenen barnean, balioko dutenak bertako biztanleriari eusteko eta herritar berriak erakartzeko.
7.–Proposatutako araudia.
Arestian aipatu bezala, hau da proposatzen dena: gutxieneko solairu kopurua kentzea, eraikina berritu edo eraikin berria eginez gero, eta ondoriozko eraikinak izan behar duen gutxieneko osoko garaiera aldatzea.
Horiek horrela, honela geratzen da idatzita Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 8. artikuluko 5. apartatua:
8. artikulua. 3. ordenantza partikularra. OP3. G3-G3' eraikuntza taldeak.
(...)
5. apart.–Garaierak.
1.–Irizpideak.
–Eraikinaren garaiera da eraikina ukitzen duen lurraren sestratik pisuetako azken solairu arrunteko sabaiko forjatuaren azpialderaino dagoen distantzia bertikala (A), fatxadaren erdiko puntuan neurtuta. Teilatuperako, fatxadak eta teilatu-hegalak bat egiten duten puntua hartuko da kontuan (B).

–Solairuetako gutxieneko eta gehieneko garaierak neurtuko dira zoladuratik sabai amaitura.
–Teilatupeetan, sabaitzat hartuko da estalkiaren eta hormaren barneko elkargunetik igarotzen den planoa.
–Eraikinen garaiera kalera ematen duten fatxadetan zehaztuko da.
–Sotoak edo erdisotoak baimenduta daude, eraikitako azalera eraikigarritzat hartu gabe, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
- Jarduketak erabateko bermea izan behar du eraikingintzaren aldetik, eta ez die arriskurik eragin behar eraikin mugakideei. Orobat, osasungarritasunari eta aireztapenari buruzko baldintzak bete behar ditu, hezetasunik batere gabe eta abar.
- Gutxieneko garaiera libreak = 2,20 m. Gehieneko garaierak = 2,60 m.
- Lurraren sestratik erdisotoaren sabairainokon garaiera, gehienez = 0,8 m, sarbide nagusiko fatxadan neurtua (espazio publikora ematen duen fatxada).
- Gainerako solairuek finkaturiko baldintzak bete behar dituzte.
- Gehieneko okupazioa beheko solairurako ezarritakoa izanen da.
- Debeku da bizitegitarako erabiltzea.
2.–Baimendutako garaierak.
2.1. (N) - PB +P1+PE < 8,0 m.
c) Eraikinaren gehieneko garaiera > 8,0 m bada:
Halakoetan, birgaitzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera partzialak eta osoak atxikitzeko baimena emanen da, eta haiek gehienekoak izanen dira, ez baitira garaiago egiten ahalko.
Berritzea eginez gero, b) apartatuaren arabera arautuko da.
d) Eraikinaren gehieneko garaiera < 8,0 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:
–Halakoetan, eraikina birgaitu, berritu edo berritik eraikiz gero, honako hau ezarri da:
- Gehieneko solairu kopurua = PB+P1+PE.
–Teilatupea aprobetxatzeko baimena emanen da, baldin eta apartatu honetako baldintzak betetzen badira.
- Eraikinaren gutxieneko eta gehieneko garaierak, guztira = 2,8 eta 8,0 m.
- PBko (beheko solairua) gutxieneko eta gehieneko garaierak = 2,6 m eta 3,2 m.
- P1eko (lehenengo solairua) gutxieneko eta gehieneko garaierak = 2,5 m eta 2,9 m.
- Gehieneko garaiera 0 kotatik PBko sabaira = 3,2 m.
- Erdisotoa duten eraikinen kasuan = 4,0 m.
- Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko maldak = %30 eta %50.
- Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 10 m.
(0 kota = eraikina ukitzen duen lurraren sestra).
2.2. (B) - BS < 3,5 m.
–Gehieneko solairu kopurua = PB.
–Ez da baimenduko teilatupearen aprobetxamendua.
–Eraikinaren gutxieneko eta gehieneko garaierak, guztira = 2,8 m eta 3,5 m.
–Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko maldak = %30 eta %50.
–Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 5,0 m.
(0 kota = eraikina ukitzen duen lurraren sestra).
(...)
Iragarkiaren kodea: L2613067