2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Akats zuzenketa, honako honetan: oposizio-lehiaketa, bete dadin berdintasunerako agentearen plaza bat, eta egin dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako
2026ko urriaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean honako iragarki hau argitaratu zen: oposizio-lehiaketa, bete dadin berdintasunerako agentearen plaza bat, eta egin dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/216/14).
Ikusi da euskarazko bertsioa eta gaztelaniazkoa ez datozela bat, eta, hortaz, iragarki honen bidez, zuzendu egiten da akatsa.
Honako hau dioen tokian:
Ariketak 2026ko azaroan hasiko dira, eta betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik.
Honako hau behar du:
Ariketak 2026ko azarotik aurrera hasiko dira, eta betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik.
Orobat, honako ohartarazpen hau egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan:
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.
Iruñean, 2026ko azaroaren 3an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2614228