226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kirol klub eta atalei dirulaguntzak emateko deialdia, kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko 2026ko abendutik 2027ko azarora bitarte. Laburpena

DDBN kodea: 937858.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/937858).

Alkatearen 2026ko urriaren 26ko 2322/2026 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehenengoa.–Onuradunak.

Erakunde onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden kirol klubak eta kirol atalak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua.

Zizur Nagusiko kirol Klubei dirulaguntzak ematea, 2026ko abendutik 2027ko azarora bitarte Zizur Nagusian kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko, 2026ko abendutik 2027ko azarora bitarte.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

10.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2026ko urriaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2613922