226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

17/2026 FORU LEGEA, azaroaren 5ekoa, 2026ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuaren zenbait departamenturi 346.333,00 euroko kreditu-gehikuntza bat eta 5.271.250,00 euroko kreditu berezi bat ematekoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2026KO AURREKONTUAN NAFARROAKO GOBERNUAREN ZENBAIT DEPARTAMENTURI 346.333,00 EUROKO KREDITU-GEHIKUNTZA BAT ETA 5.271.250,00 EUROKO KREDITU BEREZI BAT EMATEKOA.

HITZAURREA

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak txostenak igorri dituzte, aditzera emanik 2026an zenbait gastu ordaindu behar dituztela, krediturik ez dutenak dagokien aurrekontuko partidan edo nahikoa ez den kreditua dutenak kontsignatua. Gastu horiek hurrengo ekitaldira geroratu ezin diren konpromisoei dagozkie.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. apartatuaren lehen paragrafoan ezartzen da ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat egin behar bada aurrekontu indardunaren kargura eta bertan krediturik ez badago edo kontsignatuta dagoena aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru-legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru-lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat ematekoa, lehen kasuan, edo kreditu-gehikuntza bat ematekoa, bigarrenean.

Era berean, bigarren apartatuan ezartzen denez, zilegi da, kreditu-gehikuntza eta kreditu berezia finantzatzeko edozein gastu-programatako beste kreditu erabilgarri batzuk baliatzea, are Parlamentuak zuzenketen edo foru-lege horretako xedapenen ondorioz berariaz onetsitako kredituetakoak, ekitaldi ekonomiko bereko diru-sarrera handiagoen kargura (diru-sarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere) edo jatorrian dagoen gastua egiteari atxikitako diruzaintza-gerakinaren aplikazioaren kargura.

Bestalde, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 42. artikuluaren 1. apartatuaren a) letran xedatzen duenez, salbuespenez eta diskrezionalak ez diren premia geroraezinei aurre egiteko, aurrekontuetan horiek aurreikusterik izan ez bazen, kontingentzietarako funts baterako zuzkidura egin behar da, bidezkoa denean, aldaketa hauek finantzatzeko, besteak beste: kreditu bereziak eta kreditu-gehikuntzak, zeinak 48. artikuluan baitaude araututa.

1. artikulua. Kreditu-gehikuntza bat ematea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari.

2026ko ekitaldian 346.333,00 euroko kreditu-gehikuntza ematen da I+D Automoción y Mecatrónica Fundazioaren finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Aurrekontu-partida honi aplikatuko zaio kreditu-gehikuntza hori:

PARTIDA

ZENBATEKOA

G20001-G2100-7301-467302 "Fundazio-ekarpena, I+D Automoción y Mecatrónica Fundazioari"

346.333,00

Kreditu-gehikuntza 2026ko gastu-partida hauetako kreditu erabilgarriaren kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

G20001-G2100-2276-467300 "Azterlanak eta lan teknikoak"

38.534,06

G20001-G2100-2276-467302 "CEINi eginiko enkargua. Laguntzen kudeaketa"

2.273,63

G20001-G2100-4701-467300 "Ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzea, industriako doktoregoak"

97.458,62

G20001-G2100-4800-467300 "Fulbright bekak/Nafarroako Foru Komunitatea"

3.880,00

G20001-G2100-7819-467300 "SINAIko eragileen I+G proiektuetarako laguntzak"

1.744,19

G20001-G2100-7819-467302 "SINAIko eragileen I+G ekipamendua"

6.174,39

G20002-G2000-2266-467300 "Berrikuntzako erosketa publikoa: bilkurak, mintzaldiak eta ikastaroak"

15.000,00

G20002-G2000-2276-467300 "Berrikuntzaren erosketa publikoa: azterlanak eta lan teknikoak"

15.000,00

G30008-G3800-2273-921C00 "Arkitektura teknikoa eta funtzionala"

166.268,11

GUZTIRA

346.333,00

2. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

2026ko aurrekontuan, 5.271.250,00 euroko kreditu berezia ematen da Nafarroako Gobernuaren zenbait departamenturen finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Aurrekontu-partida hauei aplikatuko zaie kreditu berezi hori:

PARTIDA

ZENBATEKOA

210001-21300-7609-2616C5 "Transferentzia Ziraukiko Udalari, eskola zaharretako erabilera anitzeko eraikina eraberritzeko"

48.000,00

350000-35000-4819-231905 "San Frantzisko Xabierkoa fundazio zibilarekiko hitzarmena: Lourdes, koloretako auzoa. Kulturarteko bizikidetza"

83.250,00

710000-71200-4700-412110 "Nekazaritza-sektorerako laguntzak, aparteko krisiak kudeatzeko"

5.000.000,00

920005-93100-7609-231B39 "Transferentzia Atarrabiako Udalari. Eguneko zentroaren proiektuaren idazketa"

15.000,00

A50000 A5000 7609 3361M2 "Transferentzia Antsoaingo Udalari Ezkaba ikastetxe publikoko jolastokiaren estalkipeko kirol-instalazioak egokitzeko"

125.000,00

GUZTIRA

5.271.250,00

Kreditu berezia aurrekontu-partida hauetan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

547001-52300-7609-312804 "Ziraukiko mediku-kontsultategia"

48.000,00

350000-35000-4819-231904 "Aita Lasa zentroarekiko hitzarmena: Lourdes, koloretako auzoa. Kulturarteko bizikidetza"

83.250,00

110000 11000 5000 923402 "Kontingentzia Funtsa"

5.000.000,00

920005-93100-4609-231B11 "(E) Transferentzia Atarrabiako Udalari. Eguneko zentroaren proiektuaren idazketa"

15.000,00

A50000 A5000 7609 3361M2 "(E) Transferentzia Antsoaingo Udalari kirol-instalazioetan estalkia sortzeko"

125.000,00

GUZTIRA

5.271.250,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru-lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2026ko azaroaren 5ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2614361