226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Ordenantza, arautzen duena oinarrizko kategoriako autokarabanetarako eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2026ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: Ordenantza, arautzen duena oinarrizko kategoriako autokarabanetarako Eslabako eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eslaban, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Estíbaliz Lerga Moncayola.

Iragarkiaren kodea: L2614141