Iragarkia
226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, xede duena hautaproben bidez aldi baterako administrazio-kontratazioko zerrenda bat osatzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari posturako.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2026ko urriaren 26an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Zerbitzu Orokorretako buruak txosten bat aurkeztu du, zeinetan proposatzen baitu deialdi bat egin dadila hautaproben bidez zerrenda bat osatzeko, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari baten aldi baterako kontrataziorako. Proposamen hori Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko buruak eskaturik egin da. Espedienteak barne hartzen ditu aipatu zerbitzuburuak beharrizanei buruz egindako txostena, deialdiaren oinarriak eta Zerbitzu Juridikoen eta Kontu-hartzailetzaren txostenak, eta haren berri eman zaio Nafarroako Parlamentuko jarduneko Langileen Batzordeari.
Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
1. Oinarriak onestea deialdi horretarako, zeinak xede baitu hautaproben bidez zerrenda bat osatzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari baten aldi baterako kontrataziorako.
2. Agintzea deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.
Iruñean, 2026ko urriaren 26an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Honako oinarri hauek arautuko dute deialdi hau:
OINARRIAK
1. oinarria.–Xedea.
Deialdi honen xedea da hautaproben bidez zerrenda bat egitea, liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari gisa aldi baterako kontratatuak izateko izangaiena, Nafarroako Parlamentuan sortzen diren beharrizanei aldi baterako erantzuna emate aldera, betiere heldurik Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko langileen aldi baterako kontratazioari buruzko Erregelamenduan xedatzen denari.
Erdi-mailako teknikarien eginkizunak izanen dira bai orokortasunez ezartzen direnak 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 8.2. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 24. artikuluan, bai eta, zehazkiago, Nafarroako Parlamentuak dituen Dokumentu Elektronikoaren Kudeaketarako Politikan, Administrazio Elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan eta Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamenduan Nafarroako Parlamentuko Artxiboari esleitzen zaizkionak ere. Halaber izanen dituzte beren titulazioaren arabera esleitu ahal zaizkien beste eginkizun batzuk.
2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Prozeduran onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunaren kide den estatu batekoa, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa.
Halaber parte hartzen ahalko dute espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino gutxiagoko adinekoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarrita dagoen adina ez gainditzea.
c) Diplomatu, arkitekto edo ingeniari tekniko edo horietakoren baten baliokide gisa nahiz goragoko gisa deklaratua izan den titulu ofizial baten jabe izatea, edo horren jaulkipenerako eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, edo, kasua bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik hura eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria edukitzea.
Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei baldin eta, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean lortutako lanbide-kualifikazioaren aitorpena badute.
d) Kasuan kasuko eginkizunetan aritzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa edukitzea.
e) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta ez eta etendurapean ere, administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta halaber diziplinazko kaleratzez iraitzita ez egotea.
2.2. Ulertuko da baldintza guztiak beteta eduki beharko direla eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen den egunean, eta baldintza-betetze horri eutsi beharko zaio hautaprozesuan zehar, kontratazio-eskaintzaren unean eta kontratuaren indarraldiak iraun bitartean.
2.3. Kontrataziorako deituak diren izangaiek beste inork ez du aurkeztu beharko betekizun horiek betetzen direla frogatzen duen jatorrizko dokumentazioa edo kopia konpultsatua, kasuko kontratuaren formalizazioa baino lehenago. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira kontratatuak izan, eta haien egintza guztiak deuseztatuta geldituko dira, horrek ezertan eragotzi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
3. oinarria.–Hautaprozesua.
Prozesua 2026ko abendutik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan, eta eginen da deialdi honetan jasotako arauek eta aplikatzekoak diren gainerakoek xedatzen dutenari jarraituz.
4. oinarria.–Lanposturako deia eta zerrendaren indarraldia.
4.1. Gainditu duten izangaiei Nafarroako Parlamentuan suertatzen diren beharrizanen arabera dei egin ahalko zaie, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko langileen aldi baterako kontratazioari buruzko Erregelamenduak, deialdi honek eta aplikatzekoak diren gainerako arauek ezarritakoari jarraituz. Aldi baterako kontratatuak izanen dira administrazio-araubidean, hain zuzen liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari bezala.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko aldi baterako kontratazioari buruzko araudia osagarritzat joko da.
Lanpostua B mailakoa da, eta haren lansariak izanen dira Nafarroako Parlamentuko plantilla organikoaren arabera dagozkionak.
4.2. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko aldi baterako langileen kontratazioari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoa, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. xedapen gehigarrian eta 2016ko azaroaren 8ko Nafarroako Parlamentuko Legelari Nagusiaren 59/2016 Ebazpenean ezartzen dena ere, desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikorako irispidea izateari dagokionez. Desgaitasuna duten pertsonentzako kontratu-erreserbari buruzko salbuespen horiei dagokienez izan ezik, kontratazio-zerrendako lehentasuna ariketetan lorturiko guztizko puntuazio handienaren arabera ezarriko da.
4.3. Kontratatuei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, eta, beraz, haien konturakoak izanen dira araubide horretako kotizazio-arauen arabera dagozkien kuotak, bai eta aplikatu beharreko zerga-araudiaren ondorioz egitea suertatzen den PFEZaren konturako atxikipena ere.
4.4. Kontratuan bi hilabeteko probaldia ezarriko da. Epe horren barrenean, alderdietako edozeinek zilegi izanen du kontratua aldebakartasunez hutsaltzea. Ez da probaldirik ezarriko baldin, kontratu bat amaitu ondoren, izangaia lanpostu bererako berriro kontratatzen bada urtebete igaro aurretik. Baldin Mahaiak, kasuko zerbitzuburuaren ekimenez, jotzen badu langile kontratatuak ez duela probaldia gainditu, bere erabakiaren berri eman beharko dio Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeari.
4.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak sei urteko indarraldia izanen du, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko langileen aldi baterako kontratazioari buruzko Erregelamenduarekin bat. Baldin eta, zerrenda indarrean dagoelarik, lanpostu bererako beste zerrenda berririk egiten bada, zerrendarik zaharrenetako izangaiek lehentasuna izanen dute berrienetakoen aldean, zerrenda zaharrenaren indarraldia amaitzen ez den bitartean.
5. oinarria.–Parte hartzeko eskabideak.
5.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute beren eskaera, Internetez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan (https://sede.parlamentodenavarra.es) eskuragarri izanen duten eskabide bat erabiliz ("Administrazio-izapideak/Langileria-deialdietarako eskabidea" atalean).
5.2. Langile-deialdietarako eskabide horri nahitaez erantsi beharko zaio parte hartzeko eskaera, I. eranskineko ereduaren araberakoa, zeina interesdunentzat eskuragarri egonen baita Nafarroako Parlamentuaren https://parlamentodenavarra.es/eu webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2026ko ekitaldia" atalean.
5.3. Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, horietarako erreferentzia gisa harturik eskaera-aurkezpenerako zehaztutako epearen amaiera-eguna.
5.4. Parte-hartze eskaerarekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko dute.
5.5. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien kopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber, zinpeko edo hitzematezko adierazpena aurkeztu beharko dute, zeinean esanen baitute ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapen edo zigor penal baten aplikaziopean.
5.6. Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek legezko desgaitu-izaeraren frogagiria erantsi beharko dute, zeina organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat izanen baita, eta zilegi izanen dute balizko denbora- eta baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituen ariketa egiteko. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute parte hartzeko eskabidean, eta aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak.
5.7. Halaber, deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia aurkeztu beharko da. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, horien homologazioaren frogagiri ofizialaren edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko da.
5.8. Ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentuak jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak izatea: zilegi izanen da dokumentu horien kopia soilak aurkeztea. Dena den, aurkeztutako datu edo dokumentuetan ezer okerrekorik edo faltsurik badago, erator litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Nolanahi ere, Nafarroako Parlamentuak zilegi izanen du edozein unetan eskatzea aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak.
Baldin ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratuen artean kontraesanik badago edo horiei buruzko zertzeladaren bat argitu beharra badago, kasuko errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezartzen denarekin bat.
6. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.
7. oinarria.–Izangaiak onartzea. Behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda.
7.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak izangai onartuen eta izangai baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Zerrenda horretan, onartuen eta baztertuen izen-deiturak agertuko dira. Bazterturiko inor ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat, https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean argitaratuko da, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2026ko ekitaldia" atalean.
7.2. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzinako hamar egun balioduneko epean, interesdunek beren bazterketaren arrazoiari buruzko erreklamazioak egin ahalko dituzte, eta, kasua bada, hori eragin duten akatsak zuzendu ahalko dituzte. Alegazioak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoaren bidez.
Alegazioak aurkezteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta www.parlamentodenavarra.es/eu webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2026ko ekitaldia" atalean.
Ulertuko da ezen aurkezturiko eskabidea horretarako emandako epean zuzendu ez duten izangaiek edo zuzenketa hori behar bezala egin ez duten izangaiek beren alegazioei uko egiten dietela.
7.3. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi zerrenda horretan ageri diren pertsonei aitortu egiten zaienik deitutako prozeduran eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenik. Kontrataziora deituak izanez gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen bada interesdunek ez dutela betekizunen bat betetzen, pertsona horiek galdu eginen dute prozedura honetan parte hartzetik hel lekiekeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsukeriagatik erator lekizkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
7.4. Izangai onartuen eta izangai baztertuen zerrenda aurrez adierazitako moduan argitaratzearekin, ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.
8. oinarria.–Epaimahaia.
8.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia:
Epaimahaiburua: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren lehendakariordea.
Ordezkoa: Adolfo Araiz Flamarique jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren idazkaria.
Epaimahaikidea: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuko Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: Gonzalo Goñi Equísoain jauna, Nafarroako Parlamentuko artxibo eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria.
Epaimahaikidea: Carmen Echeverría Arambillet andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiko zuzendaria.
Ordezkoa: Ana Pérez-Ilzarbe Serrano andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiko zerbitzu-ataleko burua.
Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.
Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.
Idazkaria: Isabel Cañas Palacios andrea, Nafarroako Parlamentuko legelaria.
Ordezkoa: Ignacio Ordoki Guarch jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.
8.2. Baldin eta, legez ezarritako abstentzio- eta errefus-arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaeran inolako aldaketarik egonen balitz, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.
8.3. Epaimahaia hautaproben aurretik eratu beharko da. Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatutako ordezkarien izendapena izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera eginen da.
8.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu edo jardun baldin eta gutxienez ere haren kideen gehiengo osoa ez bada bertaratu. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, beharrezkoa izanen da epaimahaiburua eta epaimahaiaren idazkaria bertaratuta egon daitezela; edo, kasua bada, haien ordezkoak.
8.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sortzen ahal diren ebazkizun guztiak.
8.6. Epaimahaikideentzat betebehar izanen da esku hartzetik abstenitzea, eta organo dei-egileari horren berri ematea, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusten den abstentzio-kausetakoren bat gertatzen bada. Halaber, izangaiek zilegi izanen dute aipatu inguruabarretan dauden epaimahaikideak errekusatzea.
8.7. Epaimahaiak zilegi izanen du proba praktikorako aholkulari espezialistak bereganatzea. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan jardutera mugaturik lagunduko diote epaimahaiari. Probaren antolaketarako, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu orokorren laguntza izanen dute.
9. oinarria.–Hautaprozesuaren bilakaera eta balorazioa.
9.1. Epaimahaiak Parlamentuaren webgunean iragarriko du, gutxienez ere hamabost egun lehenago, proba praktikoa zer egunetan eginen den.
9.2. Hautaprozesua bi probaz osaturik egonen da: bata, teorikoa; bestea, praktikoa. Probak egun desberdinetan eginen dira, eta baztertzaile izanen dira.
–Lehenengo proba. Proba teorikoa.
Bi gai garatu beharko dira, II. eranskineko gai-zerrendatik zozketa bidez ateratako lau gairen artetik aukeratuak. Probak gehienez ere 3 ordu iraunen du.
Gai bakoitzaren kalifikazioa 0tik 10 puntura bitartekoa izanen da, eta bazterturik geldituko dira puntuazioaren erdia gutxienez (bakoitzean 5 puntu) lortzen ez duten izangaiak.
Epaimahaiak probaren emaitzak argitaratuko ditu www.parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2026ko ekitaldia" atalean.
–Bigarren proba. Proba praktikoa.
Proba praktikoa hiru ariketa baztertzailek osatuko dute, zeinak egun berean eginen baitira. Ariketa bakoitzak 10 puntu balioko du, eta ariketa bakoitza gainditzeko 5 puntu lortu beharko dira.
Proba honen puntuazioa hiru ariketetan lortutako puntuazioen batura izanen da. Gainditzeko, horietako bakoitzean eskatutako gutxieneko puntuazioa eskuratu beharko da.
- Lehen ariketa: katalogazioa. Zeregin praktikoak ipiniko dira, bai monografiak bai aldizkako argitalpenak katalogatzekoak. Ariketa hau egiteko, zilegi izanen da honako argitalpen hauek erabiltzea, izangaiek berek ekarriak: indarreko Katalogazio Erregelak (1995eko edo geroagoko argitalpena), ISBDren argitalpen bategina (2011), MARC21 Formatua (argitalpen osoa eta eguneratua), Sailkapen Hamartar Unibertsala (2004ko edo geroagoko argitalpena), liburutegi publikoetarako Gai-sarreren Zerrenda indarduna (1986) eta monografia modernoetarako RDAren Aplikazio Profila, Espainiako Liburutegi Nazionalarena (02 bertsioa edo geroagokoa).
- Bigarren ariketa: espediente bati buruzko artxibozaintza-ariketa. Ariketa hau egiten den bitartean ez da zilegi izanen inolako testu edo materialik kontsultatzea.
- Hirugarren ariketa: dokumentazio-dosier bat egitea. Dokumentazio-dosier bat prestatu beharko da epaimahaiak proposaturiko gai bati buruz. Epaimahaiak Interneterako konexiodun ordenagailuak jarriko ditu izangaien eskueran, haren bidez egin dezaten hirugarren ariketa.
9.3. Bi proben zuzenketarako, gutun-azal itxien sistema aplikatuko da. Gutun-azalak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren webgunean.
9.4. Proba egiteko, posible diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak eginen dira beren eskabidean horietarako nahia adierazi eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat, eskabidean azaldu dutenaren araberakoak.
Epaimahaiak hemen argitaratuko ditu probaren emaitzak: www.parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2026ko ekitaldia" atalean.
10. oinarria.–Gainditu duten izangaien zerrenda eta agiri-aurkezpena.
10.1. Bi ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrendak eginen ditu, guztizko puntuazio handienetik txikienerako hurrenkeran antolatuak. Zerrenda horiek Nafarroako Parlamentuaren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko dira.
10.2. Guztizko puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, berdinketa hori ebatziko da bigarren proban puntuazio global handiena lortu duen izangaiaren alde. Berdinketa batek bere horretan iraunez gero, ebatziko da honako irizpideak bata bestearen ondoren aintzat hartuz: bigarren probako lehen ariketan (katalogazioa) lorturiko puntuaziorik handiena, eta bigarren probako bigarren ariketan (artxibozaintza) lorturiko puntuaziorik handiena. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, propio deitutako jendaurreko zozketa bidez ebatziko da.
10.3. Liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikari lanpostuan administrazio-kontratuz aldi baterako jarduteko, kontrataziora deituak direnek jatorrizko dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, konpultsatuak izateko:
–Nortasun agiri nazionala, pasaportea edo beste identifikazio-agiri ofizial bat.
–Deialdian eskatzen den titulu akademikoa.
–Desgaitasun-frogagiria (kasua bada).
Behar bezala frogatzen denean ezinezkoa gertatzen dela aurreko apartatuetan aipatutako agiriak aurkeztea, zilegi izanen da zuzenbidean onarturiko edozein frogabide erabiliz demostratzea deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla.
10.4. Kasuko zerrendako izangaiak deituak izanen dira Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko langileen aldi baterako kontratazioari buruzko Erregelamenduan eta oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.
11. oinarria.–Jarduketak argitaratzea.
Ezertan galarazi gabe argitaratze ofiziala Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta/edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean izan beharrekoa duten izapideak, proba-deialdiei eta kalifikazioei loturik epaimahaiak hartutako nahiz eginiko erabaki, ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria den beste edozein informazio orokor ere, Nafarroako Parlamentuaren www.parlamentodenavarra.es/eu webgunean argitaratuko da, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2026ko ekitaldia" atalean.
12. oinarria.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta berari buruz Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.
11.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak edo epaimahaiak erabakitzen dituzten deialdi honen aplikaziozko gainerako egintzen aurka, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.
I. eranskina.–Aldi baterako kontratazioko zerrendarako eskabide-eredua
1) Datu pertsonalak:
Izen-abizenak: ...................................................................................................................................
Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia (agiriaren kopia atxikita): ...............................................................
Jaioteguna: ..................................... Helbidea: ..................................................................................
Udalerria: ..................................... Probintzia: ..................................... Posta-kodea: ...........................
Telefonoa/k: .............................................. Posta elektronikoa: ......................................................
2) Desgaitasuna dutenentzako (bidezkoa denean bakarrik):
100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duen pertsona (honekin batera, desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaerari buruzko frogagiriaren kopia)
Ariketak egiteko, honekin batera aurkezten dudan orrian adierazitako baliabide-egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiak direla-eta (aparteko orri batean, desgaitasun-mota eta eskatutako egokitzapenak zehaztuko dira).
3) Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa:
Honekin batera, deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa eskatzen den titulazio ofizialaren kopia.
4) Halaber adierazten du:
–Ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, karguan aritzea galarazten dionik; eta ez duela xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik.
–Ez dela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez dela zigortua izan eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitzearekin edo etendurarekin.
–Badauzkala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.
ESKATZEN DU onartua izatea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko liburutegi, dokumentazio eta artxiboko erdi-mailako teknikariak aldi baterako kontratatzeko izangai-zerrenda bat osatzeko deialdian. Deialdia ................. zenbakiko eta ............................................................. datako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
.............................................(e)n, 2026ko .................................aren ......(e)(a)n
(Sinadura)
Oharra: eskabideari atxikita aurkez bitez NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia, eskatutako titulazio akademikoaren kopia, eta, hala badagokio, legezko desgaitu-izaerari buruzko frogagiriaren kopia.
Heldurik Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari, honako hau jakinarazten dizugu, eman dituzun datu pertsonalak direla-eta:
Erantzulea eta helburua: izaera pertsonaleko datuen tratamendua Nafarroako Parlamentuak eginen du, eta horiek "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuaren giza baliabideen erregistrorako eta kudeaketarako behar diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzerako prozesuetan, langile-prestakuntzan, bateraezintasunen kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-prozesuetan eta Gizarte Segurantzari nahiz, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.
Legitimazioa: helburua oinarritzen da legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzean, honako hau delarik funts juridikoa:
DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).
Eskubideak: orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta ukatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaera eginez Navas de Tolosa kalea, 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.
Datu-gordetzea: datuak gordeko dira Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Arauetan xedatutakoari jarraituz. Arau horiek 2000ko maiatzaren 15ean onetsi zituen Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, eta 2000ko ekainaren 8ko 48. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.
NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA.
II. eranskina.–Gai-zerrenda
1. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Zehazki: Atariko titulua: Xedapen orokorrak; I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak; III. titulua: Erreforma.
2. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (I). Zehazki: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren osaketa. II. titulua: Foru-parlamentariak. III. titulua: Talde parlamentarioak.
3. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (II). Zehazki: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua. V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak.
4. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (III). Zehazki: VI. titulua: Legegintzako prozedura; I. kapitulua: Legegintzarako ekimena; II. kapitulua: Legegintzako prozedura arrunta.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (IV). Zehazki: VI. titulua: Legegintzako prozedura; III. kapitulua: Legegintzako prozeduraren berezitasunak; IV. kapitulua: Foru-legearen indarra duten gobernuaren xedapenak. VII. titulua: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa aldatzea.
6. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (V). Zehazki: VIII. titulua: Foru Diputazioari baimenak ematea; IX. titulua: Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen izapideak; X. titulua: Konfiantza ematea eta kentzea.
7. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (VI). Zehazki: XI. titulua: Interpelazioak eta galderak; XII. titulua: Mozioak; XIII. titulua: Foru Diputazioaren komunikazio, programa edo planen eta beste informazio batzuen azterketa eta eztabaida.
8. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, 1991ko martxoaren 20koa.
9. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua, 2021eko uztailaren 26koa.
10. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, 2023ko urtarrilaren 9koa.
11. gaia.–Dokumentu elektronikoak Nafarroako Parlamentuan kudeatzeko politika, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren urtarrilaren 10eko 2/2023 ebazpenaren bidez onetsia.
12. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore publikoaren araubide juridikoari buruzkoa. Zehazki: Atariko tituluko V. kapitulua ("Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa") eta III. tituluko IV. kapitulua ("Administrazioen arteko harreman elektronikoak").
13. gaia.–Parlamentu-liburutegiak. Kontzeptua, funtzioak eta zerbitzuak. Espainiako egoera. IFLAko liburutegien eta ikerketa-zerbitzu parlamentarioen atala.
14. gaia.–Katalogazioa: printzipioak eta deskribapen-arauak. ISBD, katalogazio-erregelak, LRM eta RDA.
15. gaia.–Artxiboetako dokumentu-multzokatzeak. Honako hauen kontzeptuak eta definizioak: funts-multzoa, funtsa, funts-atala, dokumentu-seriea, dokumentu-unitate konposatua, dokumentu-unitate bakuna eta dokumentu-bilduma. Artxiboetako identifikazioa. Identifikazioak beste artxibozaintza-prozesu batzuekin duen zerikusia. Artxibozaintza-ebaluazioa.
Iragarkiaren kodea: F2614100
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
