226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin euskara teknikariaren plaza bat. Kalifikazio-epaimahaiaren aldaketa

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 23an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 21eko 684 Ebazpenaren bidez, Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumen hau: lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantilla organikoaren arabera, eta langileak hautatzeko proben oinarriak eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko maiatzaren 22an onetsi zituen deialdi honen oinarriak: oposizio-lehiaketa, euskara teknikariaren plaza bat betetzeko Zizur Nagusiko Udalean.

Orain, kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatu behar da, honako hauek izanen baitira epaimahaikide idazkaria eta haren ordezkoa:

–Epaimahaikide idazkaria: Sarai Robles Vitas, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria.

–Ordezkoa: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1. Aldatzea deialdi honen kalifikazio-epaimahaiaren osaera, zeina jasota baitago deialdiaren 5. oinarrian: oposizio-lehiaketa, euskara teknikariaren plaza bat betetzeko. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2026eko maiatzaren 22ko erabaki baten bidez, eta argitaratu zen 2026ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29an.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zizur Nagusian, 2026ko urriaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2614087