226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Oliba-garbiketako ura lurruntzeko andelak

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Urzante SL.

Jarduera: oliba-garbiketako ura lurruntzeko andelen jarduera.

Tokia: 5. poligonoko 1858. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Cascanten, 2026ko urriaren 28an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2614150