2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAZAR
Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Nazarko Udalak, 2023ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Espedientea interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan. Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nazarren, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui.
Iragarkiaren kodea: L2614187