226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Milagroko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko abuztuaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03601.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103601

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Erregistroa: Milagroko 6173. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1650. liburukia, 76. liburua, 72. folioa.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31016000437401.

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena: "Landa-finka.–Lehorreko soroa, Monte Hondo alderdian, lau erregukoa edo hogeita hamabost area eta laurogeita hamalau zentiareakoa. Mugak: iparraldean, San Juan bidea; hegoaldean, José Pérez Lebrero; ekialdean, Consuelo León Aguerri andreari esleitzen zaion finka; eta mendebaldean, Antonio Pérezen jaraunsleak".

Katastroan: Milagroko 1. poligonoa, 647. lurzatia, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea*.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002435480BM.

Landa-lurzorua zen, Tafallako Jabetza Erregistroko deskribapenean adierazten den bezala. Hala ere, lurzoru urbanizagarrira aldatu da Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 17ko 93/2024 Ebazpenaren bidez, zeinak Milagroko Udalaren balorazio-txostena onetsi baitzuen.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko azaroaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2614291