5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa
Dataren eguneko 09:00ak direnean, eskualde honetako Hauteskunde Batzordea eratu da, Agoizko Auzialdiko Auzitegian. Batzordekideak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Salaren erabaki batzuen bidez izendatu dira, 2026ko urriaren 6an eta 13an egin bilkuretan, bai eta Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hartu erabaki bidez ere (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira). Horiek horrela, Batzordea hasiera batez eratu da, eta kide hauek osatuko dute:
–Batzordeburua: Amaya Morea Colmenares andrea.
–Batzordekide judiziala: Jon Bóveda Álvarez jauna.
–Batzordekide judiziala: Amaia Ganuza Caballero andrea.
Patricia Rodríguez de Aza andrea izanen da idazkaria. Horrez gain, Hauteskunde Batzorde Probintzialak, 2026ko azaroaren 9an egin bilkuran hartutako erabaki bidez, judizialak ez diren batzordekideak izendatu zituen. Honako hauek dira Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko kideak:
–Virginia Andia Piñeiro andrea.
–Maria Teresa Mina Turrillas andrea.
ERABAKITZEN DUTE:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko behin betiko eraketa.
Agoitzen, 2026ko azaroaren 9an.–Idazkaria, Patricia Rodríguez de Aza.
Iragarkiaren kodea: J2614479