1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3392/2026 EBAZPENA, urriaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 10ean emandako 2548/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2026ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 3205/2026 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko urriaren 2an.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3284/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Plaza hutsak aukeratuta, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak adjudikatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta M.ª Nieves Ciaurriz Zandueta andreari 11524 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea. Plaza hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. M.ª Nieves Ciaurriz Zandueta andreari adieraztea ezen destino berriaren jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko azaroaren 23an.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) M.ª Nieves Ciaurriz Zandueta andreak behin-behineko atxikipena du, eta esleitu zaion plazaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du bukaera ematea behin-behineko atxikipen horri.
4. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urriaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2613748