2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean
Udal honetako alkateak emandako ebazpen baten bidez, 15 egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioan interesa duen orok eskabidea aurkez dezan, modalitate hauetan: herritarrentzako aprobetxamendua edo herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa. Horretarako, ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Eskabidearekin batera nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa ezarrita dago Funesko herri-lurrak arautzen dituen ordenantzaren 36. artikuluan. Eskabide-eredu ofiziala Udalaren bulegoetan eta administrazio-zerbitzuetan eskuratzen ahalko da.
Funesen, 2026ko urriaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2613897