226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

53/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Agindua aldatzen duena; foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 27an emandako 79/2012 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

Abuztuaren 27an emandako 79/2012 Foru Aginduan ezarritako oinarriak aldatu behar dira, diruz lagungarriak diren gastuen artean sartzeko hezkuntza errefortzuko langileen eta jantokiko laguntzaileen gastuak Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen arteko lankidetza hitzarmenetan.

Horregatik guztiagatik, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Agindua aldatzea, honela:

1.–2. artikuluaren 1. puntua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

"1. Haur Hezkuntzako ikastetxeen titularrak diren toki entitateak izaten ahal dira foru agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunak, baldin eta ikasturtea hasi aurretik sortu badira martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betez".

2.–2. artikuluaren 2. puntua kentzen da.

3.–3. artikuluaren 1. puntua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

"Gastu diruz lagungarriak izanen dira langileen gastuak, hezkuntza errefortzuko eta jantokiko laguntzaileenak barne, eta funtzionamendu gastuak. Inbertsioko gastuek ez dute dirulaguntzarik izanen.

Gastu horiek guztiak Hezkuntza Departamentuari justifikatu beharko zaizkio".

4.–4. artikuluaren 1. puntua aldatzen da, eta paragrafo hau gehitzen da lehen paragrafoaren atzetik:

"Ordainsarien ondorioetarako, hezkuntza errefortzuko langileak lankidetza hitzarmenetan sartuko dira, eta hezitzaileen finantzaketa moduluen arabera finantzatuko da".

5.–4. artikuluaren 6. puntua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

"6. Ikasturte hasieran zenbatetsitako dirulaguntzaren zenbatekoa aldatzen ahalko da baldin eta aurrekontu baliabiderik badago. Aldaketak bi alderdiek eskatuta eta ados jarrita eginen dira, eta interes publikoko arrazoiengatik. Honako hauek izan daitezke:

a) Ikasturtea hasi ondoren, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei laguntzeko hezitzaileak esleitzea.

b) Ikasturtea hasi ondoren, unitate berriak irekitzea.

c) Ikasturtea hasi ondoren, unitateak irekitzea ikastetxe berria abian jartzeagatik".

6.–5. artikuluaren 1. puntua aldatzen da, eta paragrafo hau gehitzen da lehen paragrafoaren atzetik:

"Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzean jantokiko laguntzaileei esleitutako zenbatekoa finantzatuko du, betiere jantoki-zerbitzua ikastetxean ematen bada".

7.–5. artikuluaren 2. puntua kentzen da.

8.–79/2012 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, eta honako honengatik ordezten da:

ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO IKASTETXEAK KUDEATZEKO FINANTZAKETA MODULUAK

A modulua: eskolaldi osoko ordutegia (7 ordu egunero, haurrak bertan direla).

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBITZAILEA

MODULUA
(eurotan)

1

2

0,5

46.791,39

41.062,41

16.487,52

109.733,13

2

3

0,5

46.791,39

82.124,82

16.487,52

156.697,05

3

4

1

46.791,39

123.187,23

32.975,05

219.700,65

4

5

1,5

46.791,39

164.249,63

49.462,57

282.704,24

5

6

1,5

46.791,39

205.312,04

49.462,57

329.668,16

6

7

2

46.791,39

246.374,45

65.950,09

392.671,75

7

8

2

46.791,39

287.436,86

65.950,09

439.635,66

8

9

2

46.791,39

328.499,27

65.950,09

486.599,58

9

10

2

46.791,39

369.561,68

65.950,09

533.563,50

10

11

2,5

46.791,39

410.624,08

82.437,62

596.567,09

11

12

2,5

46.791,39

451.686,49

82.437,62

643.531,02

12

13

2,5

46.791,39

492.748,90

82.437,62

690.494,94

13

14

3

46.791,39

533.811,31

98.925,14

753.498,53

14

15

3

46.791,39

574.873,72

98.925,14

800.462,45

15

16

3

46.791,39

615.936,13

98.925,14

806.363,96

B modulua: eskolaldi murriztuko ordutegia (6 ordu egunero, haurrak bertan direla).

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBITZAILEA

MODULUA
(eurotan)

1

2

0,5

42.588,82

37.374,12

16.487,52

101.842,27

2

3

0,5

42.588,82

74.748,24

16.487,52

145.117,91

3

4

1

42.588,82

112.122,36

32.975,05

204.433,22

4

5

1,5

42.588,82

149.496,49

49.462,57

263.748,52

5

6

1,5

42.588,82

186.870,61

49.462,57

307.024,16

6

7

2

42.588,82

224.244,73

65.950,09

366.339,46

7

8

2

42.588,82

261.618,85

65.950,09

409.615,08

8

9

2

42.588,82

298.992,97

65.950,09

452.890,72

9

10

2

42.588,82

336.367,09

65.950,09

496.166,35

10

11

2,5

42.588,82

373.741,21

82.437,62

555.481,66

11

12

2,5

42.588,82

411.115,34

82.437,62

598.757,29

12

13

2,5

42.588,82

448.489,46

82.437,62

642.032,93

13

14

3

42.588,82

485.863,58

98.925,14

701.348,23

14

15

3

42.588,82

523.237,70

98.925,14

744.623,86

15

16

3

42.588,82

560.611,82

98.925,14

787.899,50

C modulua: eskolaldi erdiko ordutegia (4 ordu egunero, haurrak bertan direla).

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBITZAILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBITZAILEA

MODULUA
(eurotan)

1

2

0,5

27.689,11

24.299,05

16.487,52

73.867,49

2

3

0,5

27.689,11

48.598,11

16.487,52

104.068,06

3

4

1

27.689,11

72.897,16

32.975,05

150.308,31

4

5

1,5

27.689,11

97.196,21

49.462,57

196.548,54

5

6

1,5

27.689,11

121.495,27

49.462,57

226.749,11

6

7

2

27.689,11

145.794,32

65.950,09

272.989,34

7

8

2

27.689,11

170.093,37

65.950,09

303.189,90

8

9

2

27.689,11

194.392,43

65.950,09

333.390,47

9

10

2

27.689,11

218.691,48

65.950,09

363.591,03

10

11

2,5

27.689,11

242.990,53

82.437,62

409.831,27

11

12

2,5

27.689,11

267.289,59

82.437,62

440.031,83

12

13

2,5

27.689,11

291.588,64

82.437,62

470.232,40

13

14

3

27.689,11

315.887,69

98.925,14

516.472,63

14

15

3

27.689,11

340.186,75

98.925,14

546.673,20

15

16

3

27.689,11

364.485,80

98.925,14

576.873,77

D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (eskolaldi osoa / eskolaldi erdia).

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: eskolaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi eskolaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.

ESKOLALDI OSOKO UNITATEEN AZPIMODULUA

ESKOLALDI ERDIKO UNITATEEN AZPIMODULUA

IKASTETXEKO UNITATE GUZTIEN
KOPURUAREN AZPIMODULUA

Unitateak

Azpimodulua

Unitateak

Azpimodulua

Unitateak

Garbitzaileak

Azpimodulua

1

87.853,80

1

24.299,05

2

128.916,21

2

48.598,11

2

0,5

27.780,84

3

169.978,61

3

72.897,16

3

1

49.722,03

4

211.041,02

4

97.196,21

4

1,5

71.663,22

5

252.103,43

5

121.495,27

5

1,5

77.564,73

6

293.165,84

6

145.794,32

6

2

99.505,91

7

334.228,25

7

170.093,37

7

2

105.407,41

8

375.290,66

8

194.392,43

8

2

111.308,93

9

416.353,06

9

218.691,48

9

2

117.210,44

10

457.415,47

10

242.990,53

10

2,5

139.151,62

11

498.477,88

11

267.289,59

11

2,5

145.053,13

12

539.540,29

12

291.588,64

12

2,5

150.954,65

13

580.602,70

13

315.887,69

13

3

172.895,83

14

621.665,11

14

340.186,75

14

3

178.797,34

15

662.727,51

15

364.485,80

15

3

184.698,86

E modulua: ordutegi konbinatuko ikastetxeak, gutxienez eskolaldi murriztu bat dutenak (eskolaldi osoa eta/edo eskolaldi erdia eta eskolaldi murriztua).

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain ordutegi murriztuko Y unitate eta/edo eskolaldi erdiko Z unitate baimendu baitira, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).

–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).

–X+Y+Z unitateetarako funtzionamendu gastuak.

–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa.

Azken xedapenetako lehenengoa.–Aldaketa, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, ikasleak onartzeko prozesua garatzen da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egiteko.

Aldatu egiten da foru agindu horren 7. artikuluko ("Ikaspostuen erreserba") 1. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

1. Foru agindu honen 6.3.c) artikuluan xedatutakoari dagokionez, honako egoera hauetako batean dauden ikasleei ikaspostua gordeko zaie:

a) Urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean atzerriko hizkuntza bat ikasteko atzerrian prestakuntza partzial bat eginen duten ikasleak. Kasu horietan, eta atzerriko egonaldiaren aurretik, ikasleek horren berri eman beharko diote Nafarroako ikastetxeari, eta adierazi beharko dute zein ikastetxetara joanen diren eta ikastetxe hori zer udalerri eta herrialdetan dagoen. Ikaspostua Nafarroan matrikulatuta dagoen ikastetxean erreserbatuko da, edo, hala badagokio, dagokion ikastetxe atxikian. Horretarako, atzerriko egonaldiak, hezkuntza etapa bakoitzean, ikasturte oso bat gainditzen ez duenean baino ezin izanen da baliatu erreserba hori, nola ikasturte bakar batean osorik hala etapa osoan zehar zenbait ikasturtetan zatituta.

b) Urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean kirol federazio batek bultzatutako teknifikazio programa bat beste autonomia erkidego batean egiten duten ikasleak. Kasu horietan, matrikula teknifikazio programa hori eginen duen ikastetxera eraman aurretik, ikasleek horren berri eman beharko diote Nafarroako ikastetxeari, eta adierazi beharko dute zein ikastetxetara joanen diren eta ikastetxe hori zer udalerri eta autonomia erkidegotan dagoen. Gainera, kasuan kasuko federazioak emandako egiaztapen txosten bat aurkeztu beharko dute, ikaslea programa horretan parte hartzeko proposatuta dagoela dioena. Ikaspostua Nafarroako ikastetxean erreserbatuko da, edo, hala badagokio, dagokion ikastetxe atxikian, harik eta itzulera gauzatu arte, matrikularen lekualdaketa egin ondoren.

c) Batxilergoko ikasleak, baldin eta matrikula baliogabetzeari buruz indarreko araudian jasotako kasuetako edozeini atxikita badaude, urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean".

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarrean jartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2614444