1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
97E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen dituena eta aurretik egindako izendapen batzuk errebokatzen dituena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea aplikatuz, administrazio publikoen funtzionamendu elektronikoari dagokionez, Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren bidez baimena eman baitzitzaien kontseilariei foru agindu bidez izenda zitzaten beren departamentuetako eta erakunde autonomoetako ordezkarien ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatzen ahalko direla.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria kudeatzeko Ataleko buru Elena Loitegui Biurrun andrea izendatzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duen pertsona.
2. Cristina Arcaya Sánchez eta Graciela Cuevas Remón andreei errebokatzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariren abenduaren 22ko 121E/2023 Foru Aginduaren bidez egindako izendapena. Izan ere, ebazpen horren bidez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsona izendatu ziren.
3. Nolanahi ere, izendapena noiznahi errebokatzen ahalko da.
4. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2614182