226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 20an emandako 13/2026 Ebazpenaren aurka (gero otsailaren 19ko 85/2026 Ebazpenaren bidez zuzendu zen), zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, alde batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautapen proben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Errekurtsoa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 28ko 230/2026 Ebazpenaren aurka ere jarri da, horren bidez aldatzen baita urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpena.

Urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun publikoko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (ebazpen hori otsailaren 19ko 85/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen). Deialdi horren barrenean, Idoia Iratzoki Bengoetxea andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdiaren 2.1.1 c) oinarriaren aurka, eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Elkarteen Federazioak ere errekurtsoa jarri du otsailaren 19ko 85/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez 13/2026 Ebazpena zuzendu baitzen.

Era berean, Esther Vicente Cemborain andreak eta Biologoen Elkargo Ofizialak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte, titulazio betebeharrari dagokionez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 28ko 230/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpena aldatu baitzen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko urriaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2614245