226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Vianako ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko abuztuaren 28an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin hipotekatuak edo bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03934.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103934

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea:

Vianako 8.282 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistrokoa.

IDUFIR/CRU: 31008000044789.

Hiri-finka: hogeita batgarren zenbakia. Etxebizitza, hirugarren solairuko B letrakoa, Francisco Alesón bizitegi multzoko bigarren atarian, Vianako Las Cruces auzoan (egun Francisco de Alesón kalea, 3, 3. solairua B). Azalera eraikia laurogeita sei koma berrogeita sei metro karratu da, eta azalera erabilgarria, aldiz, hirurogeita hamaika koma berrogeita hemezortzi metro karratu. Sukaldea, jangela-egongela, harrera-gela, bainugela, terraza, bi logela eta korridorea ditu. Mugakideak: aurrealdean, igogailu-zuloa, sarbidea eta atari eta solairu bereko C letrako etxebizitza; sartu eta eskuinaldean, atari eta solairu bereko A letrako etxebizitza; ezkerraldean, eraketa berriko kalea; eta atzealdean, atari eta solairu bereko A letrako etxebizitza. Osatzen duen etxean, ehuneko bi osoko partaidetza-kuota du, eta egoitza multzoari dagokionez, ehuneko oso bat eta laurogei ehuneneko partaidetza-kuota. 1. hiri-azpieremuko 22. hiri-unitateari dagokio (katastroko 6. poligonoko 654. lurzatia).

Katastroan: Vianan, 654. lurzatia, 6. poligonoa, 1. azpieremua eta 22. hiri unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002120844KU.

Administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.

–2. lotea:

Vianako 9.246 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistrokoa.

Erregistro kode bakarra: 31008000985730.

Hiri-finka: bigarren lokala. Beheko solairuko lokala, Francisco Alesón izeneko bizitegi multzoko hiru zenbakiko atariko blokean, Vianan, Las Cruces auzoan (gaur egun, Francisco Alesón kalea 1, behea). Hamabost koma hamazazpi metro koadroko azalera dauka. Mugakideak: aurrealdean, Las Cruces kalea; sarrera eraikinaren atzealdetik du, eta, bertatik, honako muga hauek ditu: eskuinaldean, Alejandro Pardoren laugarren lokala; ezkerraldean, lehenengo lokala; eta atzealdean, bereizten den finka nagusiaren gainerakoa. Multzoko guztizko balioari dagokionez, ehuneko hogeita hamazortzi ehuneneko kuota du, eta osatzen duen etxeari dagokionez, ehuneko hogeita hamazazpi ehuneneko kuota. 1. azpieremuko 5. hiri-unitatea da (6. poligonoko 655. lurzatia).

Katastroan: Vianan, 655. lurzatia, 6. poligonoa, 1. azpieremua eta 5. hiri unitatea.

Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000002120855EG.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko azaroaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2614316