2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa puntuala Barne eraberritze eta babeserako plan berezian (106. lurzatia, 105. etxe-uhartea). Hasierako onespena
Hasiera batez onetsi da aldaketa bat Barne eraberritze eta babeserako plan berezian. Aldaketak eragiten die idatzizko araudiaren 123.6 artikuluaren idazketari (araudi partikularraren fitxa: 106. lurzatia, 105. Etxe-uhartea) eta harresi-inguruaren hipotesi-planoari.
Aditzera ematen da espedientea Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Garesen, 2026ko urriaren 28an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2614092