226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

138/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 22koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Langileriaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi zen hezkuntza-itunak aldatzea, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 392/2025 Ebazpenaren bidez, prozedura bat ezarri zen hezkuntza-itunak aldatzeko, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, eta hezkuntza-itun berriak sinatzeko. Ebazpen horretan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek urtarrilaren 28ra arteko epea zuten kasuan kasuko hezkuntza-mailetan indarra duen hezkuntza-itunaren aldaketak eskatzeko eta hezkuntza-itun berriak sinatzeko.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 20/2026 Ebazpenaren bidez, 392/2025 Ebazpena aldatu zen. Ondoren, azken ebazpen hori otsailaren 20ko 26/2026 Ebazpenaren bidez zuzendu zen. Eskaerak aurkezteko epea, aldaketa horiek aintzat hartuta, luzatu egin da bi kasuetan.

2026ko ekainaren 2an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legea, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa.

Arau horren xedapen iragankor bakarrak honako hau ezartzen du 1. apartatuan:

"... Segurtasun juridikoa bermatze eta foru-lege honetan xedatutakoa behar bezala aplikatze aldera, urtebeteko luzamendua ezartzen da 2026-2027ko ikasturterako eguneratu beharrekoak diren hezkuntza-itunak berritzean eta aldatzean eta ikastetxe publikoetako ikasgela-kopurua planifikatzean ikasgela-murrizketak aplikatzeko; hori horrela, aipatutako ikasturte horretan, gaur egun dauden unitate publikoak eta itunduak mantenduko dira itunen eraginpean dauden ikasmailetan. ".

Langileriaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zen hezkuntza-itunak aldatzea, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan. Ebazpen horren V. eranskinean baimendu zen, maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legean ezarritako luzamenduarekin bat, curriculum bereziko unitatea (CBU) luzatzea Altsasuko Iñigo Aritza ikastetxe itunduan.

2026ko uztailaren 6an, María Izaskun Múgica andreak, Iñigo Aritza Ikastola (San Miguel de Aralar ikasleen gurasoen hezkuntza elkarte kooperatiboa) ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Langileriaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpenaren aurka, eta eskatu zuen curriculum bereziko unitatea ez emateko, ikaslerik ez egoteagatik.

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 2ko 392E/2026 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera –foru agindu horren bidez baietsi zen Iñigo Aritza Ikastolak (San Miguel de Aralar ikasleen gurasoen hezkuntza elkarte kooperatiboa) Langileriaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa–, bidezkoa da, beraz, uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpena aldatzea, eta ez ematea curriculum bereziko unitatearen (CBU) luzapena Altsasuko Iñigo Aritza ikastetxe itunduan. Unitate-murrizketa horrek 2026ko irailaren 1eko atzeraeragina du.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren Egitura Organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Langileriaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 83/2026 Ebazpena –horren bidez onetsi zen hezkuntza-itunak aldatzea, 2026-2027 ikasturterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan–, eta ez ematea curriculum bereziko unitatearen (CBU) luzapena Altsasuko Iñigo Aritza ikastetxe itunduan, ikaslerik ez egoteagatik. Unitate-murrizketa horrek 2026ko irailaren 1eko atzeraeragina du.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Altsasuko Iñigo Aritza ikastetxe itunduari, zeinak gora jotzeko errekurtsoa jar baitezake ebazpen honen kontra, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari; Langileriaren Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari; Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari; Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari; Eskolatze Batzorde Nagusiaren presidenteari; Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari; Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Plangintza Atalari; eta Ikastetxeak eta Irakaskuntzak Baimentzeko eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Langileriaren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2613871