2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Araudia, hornidurako eta saneamenduko sareetara konektatzeko ezaugarri teknikoei buruzkoa. Hasierako onespena
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2026ko urriaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: Araudia, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen hornidurako eta saneamenduko sareetara konektatzeko ezaugarri teknikoei buruzkoa. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.
Erripan (Odieta), 2026ko urriaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2614101