226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa xehatua, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko

Udalak, 2026ko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko Oibarren. Udalak berak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oibarren, 2026ko urriaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2614085