226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Izangaien zerrenda bat eratzea, mantentze-lanetako langileak aldi baterako kontratatzeko

Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, 2026ko urriaren 27ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi zituen, mantentze-lanetako langileen lanpostuan (D maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzutearren.

20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte. Deialdiaren eta oinarrien testu osoa ikusten ahal da Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan:

https://sede.tudela.es/sta/CarpetaPublic/doEvent?APP_CODE=STA&PAGE_CODE=PTS2_EMPLEO

Tuteran, 2026ko urriaren 29an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2614171