226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Tipologiari buruzko xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 722. eta 723. lurzatietan (Los Auroros kalea 14). Hasierako onespena

Hirigintzako zinegotzi ordezkariak 2026ko urriaren 16an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Los Auroros kaleko 14rako (katastroko 4-722 eta 4-723 lurzatiak; lerrokadurak).

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.

Berbintzanan, 2026ko urriaren 16an.–Hirigintzako zinegotzi ordezkaria, Eugenio de Luis Belloso.

Iragarkiaren kodea: L2613911