226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Izoztutako produktuen logistikarako izozkailu-biltegia

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamendua (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 23/2026/AACC.

Sustatzailea: Logística Herrero SL.

Jarduera: handitzea izoztutako produktuen logistikarako izozkailu-biltegia.

Tokia: Las Labradas industrialdea, 17. etxe-saila, Asturias bidearen, Nafarroako Foru Komunitatea bidearen eta Gaztela eta Leon bidearen (sarrera) artean (38. poligonoko 388. lurzatia).

Tuteran, 2026ko urriaren 23an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2613889