226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3E/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez gastu bat baimentzen baita Europako deialdi honetan hautatutako Nafarroako entitateen proiektuak diruz laguntzeko: EP PerMed Joint Transnational Call 2026 "Personalised Medicine for CARdiovascular, MEtabolic, and kidNey diseases" (EP PerMed JTC2026-CARMEN). DDBN kodea: 908541.

Medikuntza Pertsonalizaturako Europako Elkarteak (aurrerantzean, EP PerMed –European Partnership for Personalised Medicine–) 20 herrialde baino gehiagotako 50 kide baino gehiago biltzen ditu, eta osasun-sistema jasangarrien barruan osasun-emaitzak hobetzea du xede, medikuntza pertsonalizatuaren ikuspegien arloko ikerketa, garapen, berrikuntzaren eta ezarpenaren bidez. Nafarroako Gobernuak EP PerMed-en parte hartzen du I+Gko proiektuak finantzatzen dituen kide gisa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuaren bidez.

EP PerMed-ek nazioz gaindiko deialdi bateratu bat onetsi du, EP PerMed JTC2026-CARMEN izenekoa, "Personalised Medicine for CARdiovascular, MEtabolic, and kidNey diseases" ikerketa berritzaileko Europako lankidetza-proiektuei laguntzeko. Europako deialdi horren oinarriak proiektuaren webgunean argitaratuta daude: https://www.eppermed.eu/funding-projects/calls/jtc2026/.

Departamentu honek diruz lagunduko ditu EP PerMed-eko zuzendaritza-batzordeak deialdi horretan hautatutako Nafarroako entitateen proiektuak. Horretarako, urte anitzeko gastu bat onetsi behar da, 200.000 eurokoa, 2028ko, 2029ko eta 2030eko aurrekontu-ekitaldien artean banatuta.

Azaldutakoarekin bat etorriz eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren otsailaren 20ko 1/2026 Foru Aginduan nire esku utzi diren eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. 200.000 euroko gastu bat baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko "800000-80200-7701-467304 [PEP: E-24/000648-02]: Eskualdez gaindiko lankidetzako proiektu eta jardueretarako dirulaguntzak" partidaren baliokide diren 2028ko, 2029ko eta 2030eko aurrekontu-ekitaldietako partiden kargura; betiere, kreditu egokia eta nahikoa badago:

GASTU AURREKONTUA

ZENBATEKOA
(eurotan)

2028

60.000

2029

80.000

2030

60.000

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendaria, Delia Sola Giménez.

Iragarkiaren kodea: F2613901