226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa Udal Planean, Lekarozen "enpresa campus" bat ezartzeko. Jendaurrean jartzea

2026ko uztailaren 23ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Lekarozen "enpresa campus" bat ezartzeko Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena. Prozeduran akats bat dagoela oharturik, berriz argitaratzen da Lekarozen "enpresa campus" bat ezartzeko Udal Planeko aldaketa, jendaurrean jartzeko beste epe bat ezarriz.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2614159