2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Aldaketa, 2. poligonoko 38., 39. eta 119. lurzatietan. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, alkatearen 2026ko urriaren 30eko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Udalaren Plan Orokorrean, lurzoruaren sailkapena aldatzeko Orrioko 2. poligonoko 38., 39. eta 119. lurzatietan. José Ignacio Elizalde Irurzunek sustatu du aldaketa.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ezkabarten, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2614189