2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Araudi administratibo eta teknikoa, suteetarako ur-hargune eta hidranteei buruzkoa. Hasierako onespena
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2026ko urriaren 29an egindako saioan, hasiera batez onetsi zuen mankomunitate honetako araudi administratibo eta tekniko bat, suteetarako ur-hargune eta hidranteei buruzkoa. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, hasiera batez onesteko erabaki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateren iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan ere, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Arauen testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erripan (Odieta), 2026ko urriaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2614103