226. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 54. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, urriaren 28ko 788/2026 Ebazpenaren bidez, ebatzi du hasiera batez onestea Plaza Berria kaleko 11 zenbakian dagoen Basterobaita etxearen hiri-jarduketarako plan berezia (2. poligonoko 54. lurzatia), Goretti Echegaray Lopez andreak sustatu duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2026ko urriaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Altzugarai.

Iragarkiaren kodea: L2614098