1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2242E/2026 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera aldatzen duena.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.
Laura Barrado Los Arcos andrea Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko burua da, hala izendatu baitzen apirilaren 8ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez. Kontua da, baina, aditzera eman duela utzi eginen duela Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Zerbitzuko buruaren kargua, eta, hortaz, bidezko dela hura ordezkatzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Virginia Basterra Gortari andrea proposatu du batzordeko buru gisa jardun dezan.
Virginia Basterra Gortari Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kidea da, hala izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 13ko 2016E/2023 Ebazpenaren bidez, eta Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta; batzordeko kide izateari utziko dio, batzordeburu izatea proposatu baitiote.
Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak David Brugos Miranda jauna proposatu du Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izan dadin.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Laura Barrado Los Arcos andrea, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko burua, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
2. Kargutik kentzea Virginia Basterra Gortari andrea, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kidea.
3. Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko buru izendatzea Virginia Basterra Gortari andrea.
4. David Brugos Miranda andrea Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izendatzea, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun Mentaleko ebaluazio batzordea:
–Batzordeburua: Virginia Basterra Gortari.
–Batzordekideak:
- Lucía Janda Galán, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua.
- Miren López Lareki, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua.
- David Brugos Miranda, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialaren proposamenari jarraikiz izendatua.
- Ignacio Iraizoz Alonso, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
- M.ª Carmen Martín Contero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 13ko 2016E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
- Javier Royo Moya jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua, Langileen Batzordeak proposatua.
–Idazkaria: Francisca Díaz Jiménez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 3ko 1522E/2026 Ebazpenaren bidez izendatua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.
Iruñean, 2026ko urriaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2614104