22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

8/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita operadore fidagarriaren izaera aitortzeko prozedura, eta operadore fidagarrien erregistroa arautzen baita.

9/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita abal eredu bat, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen eranskineko hamaikagarren atalean aipatutakoa.

10/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 319 eredua onesten baita (Kontura ordaintzea aduanaz bestelako gordailu-araubidea amaitu ondoren egindako gasolina, gasolio eta bioerregaien entregei dagokien BEZa).

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, bere eskudantzia batzuen erabilera Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uzten dituena.

4/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera departamentuko zuzendari nagusien esku eta departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileen esku uzten duena.

1E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, Ehkiñe Pla Amigot andrea Parte-hartze eta Hedapen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuaren baitan dago.

322E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez berritzen baitira Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko ordezko kideak.

1E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Arantzazu Yoldi Ruiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen Ataleko burua.

2E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Carmen Roda Movilla andrea, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko burua, berak eskatu baitu.

2E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Aránzazu Yoldi Ruiz andrea Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

1E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Arkaitz Iraizoz Olaetxea jauna Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren baitan dago.

569E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Nuria Esteban Moriones andrea, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko burua. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

6/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren esku uzten baita gora jotzeko errekurtsoen ebazpena Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakaskuntzako langileen arloan.

7/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasuneko kontseilariaren esku uzten baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen arloan jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak ebazteko eskumena.

8/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez departamentuko zuzendari nagusien esku uzten baita eskumen batzuen erabilera.

7E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Mikel Merino García jauna Lan Harremanen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

8E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Martín José Azcarate Seminario jauna Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlanen eta Lan Teknikoen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

9E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Araceli Urra Ruete andrea Kontabilitate Zentroaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

11E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Mónica Mendiburu Díaz andrea Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

568E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Mikel Merino García jauna, Lan Harremanen Ataleko burua. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

570E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Martín José Azcárate Seminario jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlanen eta Lan Teknikoen Ataleko burua.

571E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Araceli Urra Ruete andrea, Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

78/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Jesús Miguel Anta Morán jauna, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua. Atal hori Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.

79/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Jesús Miguel Anta Morán jauna Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako. Atal hori Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.

1/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Javier Quintana Lacalle jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Ataleko burua.

2/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Quintana Lacalle jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

3/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Daniel Gabari Remón jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuko Kontu-hartzea Kudeatzeko Ataleko burua.

4/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Daniel Gabari Remón jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuko Kontu-hartzea Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

2E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Olalla Viader Pérez andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Operazio Gela Zentraleko II. Laguntza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

3E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, María Asunción Marqués Baldero andrea, Valtierra-Cadreitako OOLTko Laguntza Unitateko burua, eta bukatutzat ematen duena Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko Laguntza Unitatearen kudeaketa.

18E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, Montserrat Irisarri Pardo andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko 2-G Solairuko Laguntza Unitateko burua.

19E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Yolanda Macías Nieto andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko 2-G Solairuko Laguntza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

29E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Aiora Leache Alegría andrea, Osasun Mentaleko Errehabilitazioko eta Programa Anbulatorioetako Laguntza Unitateko burua.

49E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lola Pérez Fernández andrea Osasun Mentaleko Errehabilitazioko eta Programa Anbulatorioetako Laguntza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

10E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak, haien ordez aritu daitezen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, bai eta abstentzio eta errekusazio kasuetan ere.

21E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Raúl Arrondo Villanueva jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Mantentze-lanen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

74/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, zundatzaileen lanpostuetan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

14/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da David Valencia Morilla, laborategiko ofizial izateko (kliniko biomedikoa, C maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

15/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait katedradun izendatzen dituena.

2812/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Silvia Sola Ibarra Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buruaren kargutik kentzea xedatzen duena.

2813/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, José Antonio Marañón Oricain izendatzen duena Irakasle eta Ikertzaileen Araubide Juridikoaren eta Arau Garapenaren kudeatzaileorde.

2814/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Silvia Sola Ibarra izendatzen duena Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari.

2815/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, José Antonio Marañón Oricain Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren kargutik kentzea xedatzen duena.

2818/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Elena Alegre Pérez de Ciriza izendatzen duena Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru, bitarteko gisa.

2819/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buruaren kargutik kentzea xedatzen duena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

56E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita 72273 zenbakiko plaza, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikitakoa, neurofisiologia klinikoko arloko falkutatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 654E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuari dagokiona.

57E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita 69851 zenbakiko plaza, García Orcoyen ospitaleari atxikitakoa, destinoa Lizarran duena, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren prozesuan.

152E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kalifikazio epaimahaia aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hortzetako higieneko teknikari espezialisten (HHTE) 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

39/2026 EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "0011-1411-2025-000056 LEGUNOVA".

46/2026 EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PC24- MAGCONNECT- 004-002".

65/2026 EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2024-160292OB-I00".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

202E/2025 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, 2026. urtean, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren kodea: 867473.

15749E/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat onesten duena babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra haien funtzionamenduan laguntzeko. Bi kasuetan, deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN kodea: 877484.

1.7. BESTELAKOAK

24E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Trafiko Zerbitzuko zuzendariak emana, 2026an Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituena.

464E/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Alesbesko udal mugartean dagoen zerri-aziendako ustiategi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena hidrolisiaren instalazioa aldatzea (8 gordailu berri jartzeko) eta han dagoen errausketa-sistema kentzea (Granja Barbal), ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Agropecuaria Obanos SA da.

466E/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Buñuelgo udal mugartean plater prestatuak elaboratzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena PGL gordailua kentzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Grupo Empresarial Palacios Alimentación SA da.

469E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Buñuelgo udal mugartean tisu papera fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena iragazki birakari berri bat instalatzea eta instalazioan sortzen diren hondakin berri batzuk sartzea baimenean, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da.

471E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Larragoako udal mugartean dagoen zerri-aziendako ustiategi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena ekoizpenaren orientazioa aldatzea (abereak gizendu eta hiltegira eramateko ekoizpenetik ugalketarako abereen ekoizpenera igarotzeko), ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Ayarate ENSa da (408 NA zenbakia).

473E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita San Adriango udal mugartean poliester indartuzko xaflak eta piezak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena gela bat egokitzea produktu kimikoen biltegia eta nahasketa-eremua hara eramateko, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Industrias Navarras del Plástico Reforzado SL da.

478E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Arguedasko udal mugartean dagoen hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen transferentzia-gune baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena instalazioak handitzea (eremu bat gaitzea lau kamioirentzako aparkatokia, edukiontzien hamar gordailu eta trinkotze-makinak hartzeko), ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Chatarras Martón SL da.

561E/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartu eta aditzera ematen baita.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko Izendapen proposamena

BURLATA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraren bidez. Izendapenak

ORKOIEN

Udal liburutegiko arduradun lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

IRUÑA

Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 11 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostua berriz esleitzea eta prozedura amaitzea

IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez eta lan kontratu finkoarekin betetzeko deialdia. Onartuen eta baztertuetan behin-behineko zerrenda

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen hiru plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2025eko hirugarren lauhilekoa

ARROITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eguneko zentroa

BURLATA

Aldaketa, prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan eta arauetan 2026rako. Behin betiko onespena

CORELLA

Lorategi-hiriari buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

Aldaketa Udal Planean, Mercedarias urbanizazioko 14an. Behin betiko onespena

GARINOAIN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

LARRAINTZARKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

ALESBES

Xehetasun-azterketa, Udal Plan Orokorraren lurzoru industrialeko UO-B exekuzio-unitateko 2. poligonoko 1135., 1136. eta 1137. lurzatietan. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, hegalen arauketa, erabilerak eta urbanizazio kargak aldatzeko Udal Plan Orokorreko zenbait eremutan. Behin betiko onespena

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Hegazti harrapariek habia egiten duten eremuetara sartzeko mugak

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Buruaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

NAFARROAKO UBIDEKO I. SEKTOREKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

NAFARROAKO UBIDEKO II-1 SEKTOREKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta