22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Jesús Miguel Anta Morán jauna Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako. Atal hori Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak bitarte baterako izendatzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak nahitaez eman beharreko aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Jesús Miguel Anta Morán jauna Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2026ko urtarrilaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan jarduteko lehenengo eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 31n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2600386