1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2812/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Silvia Sola Ibarra Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buruaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 18an emandako 928/2023 Ebazpenaren bidez, Silvia Sola Ibarra izendatu zen Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen lanpostuak betetzeko erregelamenduko 12.3 artikuluak ezartzen du ezen, burutza bat uzteko arrazoien artean dagoela funtzionarioen arteko izendapen libreko lanpostu baterako izendatua izatea –erregelamendua Gobernu Kontseiluaren 2018ko ekainaren 19ko erabaki baten bidez onetsi zen–.
Orain, Silvia Sola Ibarra Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari izatea proposatu denez, eta lanpostu hori funtzionarioen artean modu librean izendatzekoa denez, beharrezkoa da pertsona horrek atalburu izateari uztea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Xedatzea Silvia Sola Ibarra Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buruaren kargutik ken dezatela, 2025eko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin, egun hori baita haren azken eguna burutzan, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Mar González Paredes, kudeatzailea.
Iragarkiaren kodea: F2600272