22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen hiru plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Mankomunitateko buruaren 2025eko urriaren 29ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen hiru plaza, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko. Deialdi hori 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Ikusirik aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak, eta eskabideak aurkezteko epea iragan ondoan, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta argitaratzea.

Aplikatu beharreko araudia: 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

–Onartuak:

HERNÁNDEZ LARA, MARIA PILAR

ORZANCO OJER, ANTONIA

FLORES CHOQUE, MARGARITA

GONZÁLEZ ARENAL, ALEJANDRA

SOLA ARENAZ, GLORIA

PALACIOS ITOIZ, JOSUNE

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ, PAOLA LISBETH

GONZÁLEZ CHAMORRO, SARA

SANZ SAN JUAN, HAIZEA

PÉREZ DE CIRIZA SANTESTEBAN, MARIA CARMEN

GASTON LEGAZ, NEREA

SAN MARTIN JURIO, LEYRE

–Baztertuak:

ALZUETA CASADO, MARIA (1)

GURREA GOMEZ, PILAR (1)

OSES CARRASCO, IÑAKI (1)

Baztertzeko arrazoia (1): Ez du frogatu eskatutako titulazioren bat.

Baztertutako izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Zangozan, 2026ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2600588