2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2026ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026. urterako aurrekontuaren espedientea.
Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten –beharrezkoa iruditzen bazaie– egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.
Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horri buruzko espedientea Udalaren idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.
Garinoainen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Bigarren alkateordea, Leticia Valencia Salinas.
Iragarkiaren kodea: L2601024