1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
10E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak, haien ordez aritu daitezen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, bai eta abstentzio eta errekusazio kasuetan ere.
Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3. artikuluan xedatutakoarekin eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez zehazten dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak), zuzendari nagusiari dagokio bere zuzendaritza nagusiaren menpeko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzea, haien ordez aritu daitezen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, bai eta abstentzio edo errekusazio kasuetan ere.
Horrenbestez, eta aipatutako artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ezartzea ezen, Proiektu eta Obren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra gaixorik edo kanpoan dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, bai eta abstentzio edo errekusazio kasuetan ere, zerbitzu horri atxikitako langile hauek izanen direla haren aldi baterako ordezkoak, hurrenkera honi jarraikiz:
a) Azterlan, Proiektu eta Obren Ataleko burua.
b) Egokitzapen Proiektu eta Obren Ataleko burua.
2. Ezartzea ezen, Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra gaixorik edo kanpoan dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, bai eta abstentzio edo errekusazio kasuetan ere, zerbitzu horri atxikitako langile hauek izanen direla haren aldi baterako ordezkoak, hurrenkera honi jarraikiz:
a) Kartografia, Topografia eta Geodesia Ataleko burua.
b) Desjabetze Ataleko burua.
3. Ezartzea ezen, Zainketa Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra gaixorik edo kanpoan dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, bai eta abstentzio edo errekusazio kasuetan ere, zerbitzu horri atxikitako langile hauek izanen direla haren aldi baterako ordezkoak, hurrenkera honi jarraikiz:
a) Erdialdeko Zainketa Ataleko burua.
b) Hegoaldeko Zainketa Ataleko burua.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau interesdunei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasunak departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 12an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia. Haren ordez, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás (11/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana).
Iragarkiaren kodea: F2600400