2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Buruaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, aditzera ematen da ezen Eva Martínez Catalánek, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko lehendakariak, 2026ko urtarrilaren 9ko 2026-0001 Ebazpena eman duela, zeinaren bidez lehendakaritzaren berezko eginkizunak uzten baititu batasuneko lehendakariorde den Raúl León Goñiren esku, kanpoan dagoen bitartean, 2026ko urtarrilaren 9tik hasita lehendakaritzaren berezko eginkizunetan hasteko moduan egon arte, ezin baita zehaztu noiz izanen den.
Argitara ematen da, bete dadin Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Garinoainen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaria, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2600321