2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAINTZARKO KONTZEJUA
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena
Kontzejuak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hori guztia, bi arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, baldin eta herri-larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskaerak aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Larraintzarren, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Kontzejuko burua, Antonio Gascue Larraya.
Iragarkiaren kodea: L2600607