22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Quintana Lacalle jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Espedientean jasotzen dira Osasun Departamentuaren adostasuna eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eman aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Quintana Lacalle jauna Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko urtarrilaren 16tik aurrerako ondorioekin. Hortaz, egun hori izanen da burutzan jarduteko lehenengo eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasun Departamentuko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2600375