1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
322E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez berritzen baitira Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko ordezko kideak.
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legearen 13. artikuluak ezartzen du Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua sortuko dela, Nafarroako Foru Komunitatean etnia- edo arraza-jatorriak eragindako diskriminazioaren arloan kontsulta eta parte-hartzerako organo gorena izan dadin, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloko eskumena duen departamentuari atxikita.
Martxoaren 27ko 30/2024 Foru Dekretuaren bidez, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren urriaren 17ko 258E/2024 Foru Aginduaren bidez, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko kideak eta idazkaria izendatu ziren (2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 8koa).
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren ekainaren 19ko 191E/2024 Foru Aginduaren bidez eta azaroaren 14ko 311E/2025 Foru Aginduaren bidez, berritu egin zen Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko idazkaritza.
Zuzendaritza-kargu batzuetan berriki egindako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da beste pertsona batzuk izendatzea Kontseiluko ordezko kideen eginkizunak bete ditzaten.
Horrenbestez, eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen martxoaren 27ko 30/2024 Foru Dekretuak emandako eskudantziekin bat etorriz,
AGINTZEN DUT:
1. Ordezko kontseilukide hauek kargutik kentzea: Alicia Ruiz Oria andrea, Marta Jauregui Virto andrea, José Ángel Alonso García jauna eta Francisco José Fernández Elizalde jauna.
2. Honako pertsona hauek Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluko ordezko kide izendatzea, 1. atalean aipatzen diren pertsonen ordez:
–Miguel Juan Ibáñez Praderas jauna, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa.
–Cristina Martínez Artola andrea, Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko zuzendaria, Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa.
–Amaya Bengochea Carpena andrea, Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendaria, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ordezkari gisa.
–José Joaquín Pascual Garralda jauna, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria, Barne Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa.
3. Foru agindu hau igortzea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
4. Foru agindu hau jakinaraztea interesdun diren pertsonei eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua osatzen duten gainerako pertsonei.
Iruñean, 2025eko azaroaren 27an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2600425