22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2818/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Elena Alegre Pérez de Ciriza izendatzen duena Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru, bitarteko gisa.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru izendatzeko egindako proposamena.

Aintzat harturik Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak hirugarren xedapen gehigarrian aukera ezartzen duela atalburutzetako lanpostuetan bitarteko izendapena egiteko –testu bategin hori 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikuluaren babesean da aplikatzekoa–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Elena Alegre Pérez de Ciriza izendatzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru, bitarteko gisa, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Mar González Paredes, kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2600279