22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 11 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostua berriz esleitzea eta prozedura amaitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2026eko urtarrilaren 12an:

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko azaroaren 3an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 30ekoan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 11 lanpostu, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2024ko urriaren 24an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

2024ko abenduaren 10ean, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako dei egin ondoren, 2025eko otsailaren 21ean hautaketa horren emaitza argitaratu zen Udalaren webgunean.

Pilar Razquin Mondéjar andereak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen plaza hutsak hautatzeko emaitzaren aurka Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, eta horrek 1716. ebazpenaren bidez hein batean balioetsi zuen.

Errekurtsoa hein batean balioestearen ondorioz, Iruñeko Udalak 2025eko azaroaren 20an osasun-azterketa egin zion interesdunari, berak hautatutako plazarako (1-402.900-89) gaitasuna eta egokitasuna zehazte aldera. Toki-erakundeko Prebentzio-zerbitzuko espezialistak GAI jotzen du egungo udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanposturako, eta GAI jotzen du Joaquín Maya Musika Eskolan udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaile gisa.

Horrenbestez, Razquin Mondéjar andereak, Nafarroako Administrazio Auzitegiak adierazitakoaren ildoan, eskubidea du Udalak beharrezko neurri administratiboak har ditzan Joaquín Maya Musika Eskolan dagoen 1-402.900-89 plaza esleitu dakion.

Horiek horrela, honako hau EBATZI DUT:

1. Honako plaza hau adjudikatzea:

IZEN-ABIZENAK

PLAZA

ALORRA

PILAR RAZQUIN MONDEJAR

1-402900-89

Joaquín Maya Musika Eskola

Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra

2. Zehaztea plazaz jabetzeko eguna 2026eko martxoaren 1a izanen dela.

3. Ebazpena Udalaren webgunean, deialdiaren fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 12an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2600399