1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, bere eskudantzia batzuen erabilera Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uzten dituena.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren berezko jarduerak garatzeko behar den dinamismoa lortzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloan kontseilariari dagozkion eskudantziak, hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren funtzionamenduari buruzko otsailaren 24ko 39/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen direnak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloko eskudantziak.
2. Inguruabar hori berariaz aipatu beharko da foru agindu honen ondoriozko eskuordetzearen bitartez luzatzen diren ziurtagirietan.
3. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiari eta Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2600317